Edgar Rice Burroughs

Ameriketako Estatu Batuetako idazlea (1875-1950)

Edgar Rice Burroughs (1875eko irailaren 1a1950eko martxoaren 19a) Ameriketako Estatu Batuetako idazlea izan zen, abentura nobela (oihana, zientzia-fikzioa, westerna) ondo asko landu zuena, eta ezaguna egin zuen, batez ere, Tarzan pertsonaia sortzeak. Horrek eman zion ospea. John Carter ere Burroughsen asmakizuna izan zen.

Edgar Rice Burroughs

Bizitza
JaiotzaChicago1875eko irailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaEncino1950eko martxoaren 19a (74 urte)
Hobiratze lekuaTarzana (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaGeorge Tyler Burroughs
AmaMary Evaline Zieger
Ezkontidea(k)Florence Gilbert  (1935 -  1941)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa13937 Roberthargraves
Michigan Military Academy (en) Itzuli 1895)
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria, haur literaturaren idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
fantasia
abentura-nobela
planetary romance (en) Itzuli
sword and planet (en) Itzuli
Westerna
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada

edgarriceburroughs.com
IMDB: nm0123194 Allocine: 179105 Allmovie: p158906 TV.com: people/edgar-rice-burroughs IBDB: 78746
Musicbrainz: e830c60f-5406-43ca-9e22-7b3bce6399af Discogs: 2123807 Find a Grave: 152 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Chicagoko Harvard Schoolen aritu zen ikasle eta bertan Grezia eta Erromako mundu klasikoa ezagutu zuen. Abeltzain ibili zen gerora hainbat urtez; soldadu ere Ameriketako Estatu Batuetako zalditerian, eta halamoduzko zenbait lanetan. Aldi batean pulp deritzon literatur generoko lanak irakurri zituen sutsuki, eta hori izan zen itxura baten idazteko akuilua. Horrela 1912an, eta Normal Bean gaitzizena erabiliz "Under the Moons of Mars" aldiriko kontakizuna hasi zen ateratzen The All Story aldizkarian. Idazteari bete-betean ekin zion ordutik aurrera: urte bereko urrian Tarzan of the Apes eleberria kaleratu zuen, oihaneko heroia ezagutarazi zuena. Zientzia fikzioa ere lanerako eremu izan zuen, eta horren gainean Barsoom deritzon planetari buruzko seriea da ezaguna (berori Marte zitekeen); baita Amtor (Artizar) planetari buruzkoa ere.

Tarzanek erabateko arrakasta izan zuen argitaratu eta gutxira. Idazleak berak ondo maitu zuen zelan atera etekin haindiena pertsonaiari, eta komikietan eta zineman izan zezakeen erabilera egile eskubideei dagokienez loturik utzi zuen aldez aurretik. 1923an Burroghsek berak Edgar Rice Burroghs, Inc. enpresa sortu zuen eta bertatik ekin zion lanak inprimatze eta banatzeari.

Bigarren Mundu Gerran gerra-kazetaria izan zen, ia 70 urte bazituen ere. Gerra amaitutakoan, Encinora, Kaliforniara, joan zen bizitzen, eta bihotzekoak jota hil zen 1950ean.

Marteko krater batek Burroghs du izena, idazlearen omenez.

Barsoom bilduma

aldatu

Tarzan saila

aldatu

Pellucidar saila

aldatu


Artizar saila

aldatu

Caspak saila

aldatu

Ilargia saila

aldatu


Mucker saila

aldatu

Zientzia fikziozko beste lan batzuk

aldatu

Oihana kokaleku duten beste eleberri batzuk

aldatu

Western eleberriak

aldatu

Eleberri historikoak

aldatu

Bestelako lanak

aldatu


Edgar Rice Burroughsi buruzko ikerketak

aldatu
  • Richard A. Lupoff: Master of Adventure: The Worlds of Edgar Rice Burroughs
  • John Taliaferro: Tarzan Forever: The Life of Edgar Rice Burroughs, Creator of Tarzan


Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Rice Burroughs