2011ko Libiako esku-hartze militarra

Koalizioko kideen esku-hartze militarra Libian eta Libiako aire-eremuaren itxiera 2011ko martxoaren 17an Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1973. ebazpenaren bidez onartutako operazio militarra izan zen.[4] Aire-eremuaren itxiera hori proposatu zen, 2011ko Libiako matxinaden aurka Muammar al Kadafik eta bere jarraitzaileek herritarren aurka egindako bonbardaketak ekiditeko.[5]

Libiako esku-hartze militarra
2011ko Libiako Gerra Zibilaren zati
Coalition action against Libya-en.svg
Data 2011ko martxoaren 19a - 2011ko urriaren 31a
Lekua Libia
Emaitza Martxan
Gudulariak

NBEko 1973 ebazpena betetzen duten estatuak:


Flag of NATO.svg NATO
Arabiar Emirerri Batuak Arab. Em. Bat.
 Qatar
 Jordania

 Suedia

Libia Libiar Jamahiriya

  • Libiako Indar Armatuak
  • Miliziak
  • Atzerriko mertzenarioak[1][2][3]
Buruzagiak
Flag of NATO.svg Anders Fogh Rasmussen
Kanada Charles Bouchard
Italia Rinaldo Veri
Ameriketako Estatu Batuak Carter Ham
Ameriketako Estatu Batuak Sam Locklear
Libia Muammar al Kadafi
Libia Saif al-Islam Kadafi
Libia Al-Saadi al Kadafi
Libia Khamis al Kadafi
Libia Abu-Bakr Yunis Jabr

Bi egun beranduago, 2011ko martxoaren 19an, operazio militarra martxan jarri zen, Frantziako hainbat hegazkin militarrek Libia gainean hegan egin eta Royal Navyk itsas-blokeoa egin ostean.[6] AEBetako USS Enterprise eta Charles de Gaulle hegazkin-ontziek ere parte hartu zuten.

Ameriketako Estatu Batuetako armadaren kodea operaziorako Odyssey Dawn[7] (Odisea Egunsentian) izan zen, Kanadakoa Operation MOBILE,[8] Frantziakoa Opération Harmattan[9] eta Erresuma Batukoa Operation Ellamy.[10]

Martxoaren 23an NATO erakundeak operazio militarraren agintea hartu zuen. NATOk Operation Unified Protector izena jarri zion.[11] 11 herrialdeetako ontziek itsas blokeoa ezarri zuten Libian eta armen bahiketa martxan jarri zuten.

Hilabete batzuk beranduago, errebeldeek Muammar al Kadafi exekutatu zutenean, NATOk operazioa amaitutzat eman zuen 2011ko urriaren 31n.[12]

Estatu partaideakAldatu

Militarren zabaltzea 2011ko martxoaren 19an hasi zen. Hauek izan ziren operazio militarraren estatu partaideak eta indarrean zegoen NBEn ebazpena betetzen ari zirenak:

Operazio antolatzeko, hegazkin nahiz itsasontzi militarrei laguntza emateko Europako ondorengo hirietako baseetan jardun zuten koalizioko indarrek:

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu