Laura Galán
Laura Galán Montijano (Guadalajara, 1986ko martxoaren 19a)[1] guadalajarar aktorea da.[2][3] Ezaguna da Cerdita film luzea (2022), Cerdita film laburra(2018) eta Orígenes secretos (2020) lanengatik.[1]
Laura Galán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guadalajara, 1986ko martxoaren 19a (38 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Bizitza
aldatuArtearen Historiako lizentziatura utzi zuen, antzerkia ikasteko.[4] Arte Dramatikoan diplomatu zen Madrilgo Arte4 eskolan.[5]
Aktore ibilbidea
aldatuBere hasierako ibilbidea eszenatokian garatu zuen batez ere, aktore, talde funtzioetan edo zuzendari laguntzaile lanetan.[6]
2006an, La Sexta kateko Brigada policial telesailean agertu zen. Movistar+ kateko Nada que celebrar telesailean ere agertu zen, eta La hora de José Mota pelikulako aktoreetako bat izan zen. El hombre que mató a Don Quijote (2018) filmean egin zuen debuta zineman.[7]
2018. urtean Carlota Peredaren Cerdita film laburraren protagonista izan zen.[8]
Orígenes secretos (2020) filmean ere agertu zen.[9]
2022an Cerdita film laburra egin zuen zuzendari berak, Carlota Peredak, Cerdita film luzearena.[8] Sara protagonista izan zen filmean eta Emakumezko Aktore Berri Onenaren Goya Saria jaso zuen egindako lan horrekin.[10]
Una noche con Adela eta La Ermita (2023) mendekuzko thrillerrean berriz izan zen protagonista, kale-garbitzaile gisa.[11] Beguinas telesail dramatiko historikoan parte hartu zuen.[12] Zorras telesailean agertu da. Zinemako lanak antzerkiko lan ugarirekin tartekatu ditu.[8]
Bizitza pribatua
aldatuPatrick Bencomo zuzendaritza laguntzailearekin bizi da, eta 2022an ume bat izan zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Laura Galán | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ Gutiérrez, Inés. (11/2/ /2023). «5 curiosidades para descubrir a Laura Galán, ganadora de un Goya por 'Cerdita': mamá reciente y un novio de cine» Vanitatis.
- ↑ «Quién es Laura Galán, la actriz protagonista de 'Cerdita' que ha roto barreras en la gran pantalla» Las Provincias (Grupo Vocento) 11/2/ 2023.
- ↑ Parra, Mari Carmen. (11/10/2022). «Quién es Laura Galán, la actriz que lucha contra la gordofobia» ABC.
- ↑ «Laura Galán inaugura este miércoles la Muestra de Cine Realizado por Mujeres» Diario del Alto Aragón 20/3/2019.
- ↑ «'El Relevo 2022': Laura Galán, a contrarreloj» Fotogramas 2/1/2023.
- ↑ Elices, Raquel. (13/2/2023). «Laura Galán, la revolución de los cuerpos no normativos gana el Goya» rtve.es.
- ↑ a b c Medianoche, Mike. (23/10/2023). Quién es Laura Galán, la actriz ganadora del Goya que acude a ‘Pasapalabra’ como invitada. .
- ↑ Retuerta, Beatriz. (22/10/2022). «Laura Galán, actriz de 'Cerdita': "Gracias a mi cuerpo pude hacer la película"» Heraldo de Aragón.
- ↑ Matossian, Juan Claudio. (18/10/2023). Laura Galán: “Estoy muy agradecida por el Goya y por todo lo que me ha pasado, pero también he llegado a pensar: ‘¿Y si dejo de dedicarme a esto? ¿Y si me lo pongo todo un poco más fácil?”. .
- ↑ Rivera, Alfonso. (14/6/2023). «Review: One Night with Adela» Cineuropa.
- ↑ «'Beguinas', lo nuevo de Antena 3, echa a rodar» Deia 2 May 2023.
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Laura Galán» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Laura Galán Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Laura Galán erabiltzailearen orria, Instagram zerbitzuan