Luz Fandiño
Marina Luz Fandiño Rodríguez (Santiago de Compostela, 1931ko azaroaren 23a – ibidem, 2024ko apirilaren 28a) galiziar idazle, poeta eta aktibista izan zen[1][2].
Luz Fandiño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1931ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Galizia |
Heriotza | Santiago de Compostela, 2024ko apirilaren 28a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta aktibista |
Bizitza aldatu
Santiago de Compostelako Sar auzoan jaio zen. 1952an Argentinara emigratu zuen, eta 1964an Frantziara. 1979an jaioterrira itzuli zen eta bertan bizi izan zen hil arte.
Galiziako hainbat hedabidetan kolaboratu zuen, besteak beste Diario Cultural de Radio Galega irratsaioan, eta Redes Escarlata, Mulheres Trasgredindo eta Mar de Tinta kultur elkarteetan. Galizieraren sustatzailea izan zen[3].
Bizitzako azken urteetan, aktibo izaten jarraitu zuen, egunero idazten eta elkarte, ikastetxe eta institutuetara joanez, emigrazioan izandako esperientziari, olerkigintzari eta bizitzaz zuen ikuspegiari buruzko hitzaldiak emateko[4].
2020an Sonia Méndez zinema zuzendariak A poeta analfabeta galizierazko film dokumentala eskaini zion[5]. Urte berean, Santiago de Compostelako poesia berriaren jaialdia, Luz Poética izenekoa, lehen aldiz ospatu zuten bere omenez[6].
Lanak aldatu
Poesia aldatu
- Farangulliña de neve (1998)
- O pracer de envellecer (2014)
Idazlan kolektiboak aldatu
- Xuro que nunca volverei pasar fame. Poesía escarlata (2003)
- 150 Cantares para Rosalía de Castro (2015)
- Verbo na arria. Homenaxe literaria a Xohan Xesus González (2016)
Sariak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la poeta y activista compostelana Luz Fandiño a los 92 años» Europa Press 2024-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Rey Gorraiz, Uxue. «Luz Fandiño poeta eta ekintzaile galiziarra hil da» Berria 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Galizieraz) «Malas Linguas II - Argumentos Luz Fandiño» Deputación Provincial A Coruña 2018-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Costoya Viqueira, Ana. «Galicia: memoria histórica de las mujeres con las que el franquismo no pudo» Federación Estatal de Foros por la Memoria 2012-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"A poeta analfabeta": La historia de Luz Fandiño, icono "punk" de los jóvenes» La Vanguardia 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Santiago se llena de poesía con el 'II Festival Luz Poética', inspirado en Luz Fandiño» Europa Press 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Luz Fandiño recibe el XI Premio Freire Carril de Agromadas» Faro de Vigo 2019-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Galizieraz) «A asociación Val de Láncara concede o Ramón Piñeiro Facer País a Luz Fandiño» Sarriaxa 2022-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Galizieraz) «O 'Begoña Caamaño' recoñece a traxectoria da poeta Luz Fandiño» Nós Diario 2023-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).