António de Oliveira Salazar
António de Oliveira Salazar (Santa Comba Dão, Portugal, 1889ko apirilaren 28a – Lisboa, Portugal, 1970eko uztailaren 27a) politikaria eta diktadorea izan zen. Coimbrako Unibertsitatean Ekonomiako irakasle ere ibili zen. 1932tik 1968 arte, Portugalgo diktadorea.
BizitzaAldatu
Finantzetako ministro izendatu zuen Carmonak 1928an, eta diruaren egonkortasuna lortu zuen aurrekontuen gaineko kontrol zehatzari esker. Ministroen kontseiluko lehendakari, Gerrako ministro eta Kanpo Arazoetarakoa izan zen 1932-1947 urteetan. Konstituzio berria idatzarazi zuen 1933an, Italiako faxismoaren ereduan oinarritua gauza askotan; besteak beste, greba eskubidea indar gabe utzi zuen eta sindikatu bakarra ezarri. Francoren gobernuarekin harremanak izan zituen (1937); lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen harekin Bigarren Mundu Gerra garaian, eta Estatu Batuekin 1956. urtean. Koloniak mantentzearen alde agertu zen iritzi publikoa aurka bazuen ere, eta alferrik saiatu zen Angola, Mozambike eta Gineako matxinadak zapaltzen. Diktadore gisa gobernatu zuen, eta barne oposizio gero eta zabalago bati aurre egin behar izan zion 1960. urtetik aurrera. 1968. urtean gaixotu eta handik bi urtera hil zen.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: António de Oliveira Salazar |
- (Portugesez)Oliveira Salazarri buruzko webgunea