Elspeth Beard

Arkitekto eta motozale ingelesa

Elspeth Beard (Erresuma Batua, 1959ko apirilaren 28a) arkitekto eta motozalea da, eta munduari bira motoz eman zion lehen emakume ingelesa delako da ezaguna.[1] Ondoren, Munstead Dorrea diseinatu zuen berriro Godalmingen (Surrey), eta Ingalaterrako hego-ekialderako Royal Institute of British Architects saria irabazi zuen 1994an.

Elspeth Beard

Bizitza
Jaiotza1959ko apirilaren 28a (64 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta motoziklista

Bere arkitekto-bulegoa Godalmingen zaharberritutako ukuilu batean jarri zuen.

Motoziklista-ibilbidea aldatu

Beardek 16 urterekin ikasi zuen motoa gidatzen, Salisburyko lautadetan.[2]

1982an, arkitekturako hirugarren urtea egin ondoren, BMW R60/6 batean ekin zion munduari bira emateari.[1][3] New Yorketik abiatu zen, bertara garraiarazi zuen Britainia Handitik motoa itsasontziz. Kanadara joan, Mexikotik igaro eta Los Angelesen amaitu zuen, bere moto eta guzti Sydneyrantz ontziratu aurretik. Ez zen etaparik gabeko bidaia izan: hamaika hilabetez Sydneyn gelditu zen, arkitekto gisa lan egiteko. Jarraian, Australia gurutzatu zuen, Townsvillen (Queensland) geldituta bakarrik: bi astez egon zen ospitalean, istripu baten ondorioz.

Osatu ondoren, kostaldera abiatu zen, Singapurrera jotzeko itsasontziz. Gero, Asian zehar ibili zen. Thailandian zorte txarra izan zuen berriz: txakur batekin talka egin ondoren, bertako familia batean gelditu behar izan zuen osatzen, eta familia hark berak zapaldutako txakurraren hondakinekin elikatu zuen partez.[1] Punjab-a gurutzatzeko, beharrezko baimenak berak egin behar izan zituen, eta, horrela, Pakistanera pasatu. Turkiatik barrena itzuli zen Europara.

Britainia Handira sartu zen 1984an, 48.000 km-ko bidaia egin ondoren, eta motozikletan munduari bira eman zion lehen emakume ingelesa bilakatu zen.[4]

 
Cawston ur-gaztelua, 2007

Ur-gaztelu viktoriarra aldatu

Motoan egindako balentriaren ondoren, Godalmingeko Munstead dorrea berrerosi zuen Beardek, 1898an eraikitako 40 metroko ur-gaztelu zaharra. Bost urteko lana behar izan zuen etxebizitza bihurtzeko. Eraldaketa horrek Ingalaterra hego-ekialderako Royal Institute of British Architectsen 1994ko saria ekarri zion.

Homefront serieko atal baterako erabili zen etxebizitza, 1995ean.[5][6]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1994an, Ingalaterrako hego-ekialderako Royal Institute of British Architects saria irabazi zuen, 1898an eraikitako 40 metroko ur-gaztelu zaharra etxebizitza bihurtzeko egindako lanarengatik.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Elspeth Beard – One of the Early Globetrotters» Motorcyclist 24 février 2009..
  2. Hickson, Kenric. (20 février 2001). «Typical biker: Elspeth Beard» The Telegraph..
  3. Famous Firsts For Women. Trivia South Africa 21 août 2014..
  4. Triviasa.
  5. Gillian, Lesley. (17 juin 1995). «Towering over all their neighbours» The Independent..
  6. «Encounter Extract: Elspeth Beard» Overland Magazine..

Kanpo estekak aldatu