Ireki menu nagusia

Pomona Los Angeleseko konderriko hiria da, 162.255 biztanle biltzen zituena 2008. urteko erroldaren arabera (2005eko hainbat daturen argitan, berriz, 160.815 lirateke [2]). Konderriko bosgarren hiri handiena da, (Los Angeles, Long Beach, Glendale, eta Santa Claritaren atzetik).

Pomona (Kalifornia)
 Ameriketako Estatu Batuak
L.A. County Fair at Dusk.JPG
Flag of Pomona, California.png
Administrazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Posta kodea 91766–91768
FIPS kodea 06-58072
Geografia
Koordenatuak 34° 03′ 39″ N, 117° 45′ 21″ W / 34.060833333333°N,117.75583333333°W / 34.060833333333; -117.75583333333Koordenatuak: 34° 03′ 39″ N, 117° 45′ 21″ W / 34.060833333333°N,117.75583333333°W / 34.060833333333; -117.75583333333
Pomona (Kalifornia) hemen kokatua: Ameriketako Estatu Batuak
Pomona (Kalifornia)
Pomona (Kalifornia)
Pomona (Kalifornia) (Ameriketako Estatu Batuak)
LA County Incorporated Areas Pomona highlighted.svg
Azalera 59.47 km²
Altuera 259 m
Mugakideak Claremont (Kalifornia)
Demografia
Biztanleria 149.058 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.506,44 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1888
Telefono aurrizkia 909
Ordu eremua Ozeano Bareko ordu-eremua
www.ci.pomona.ca.us/

Kaliforniako unibertsitate politeknikoa Pomonan da, laboreetan ezagun izan zen Will Keith Kellogg enpresariak bultzatua.

Pomonak honako hiriak ditu mugakide: San Dimas ipar mendebaldetik, La Verne eta Claremont iparraldetik, Montclair eta Chino ekialdetik, Chino Hills eta Diamond Bar hegoaldetik, eta Walnut, Hegoaldeko San Jose Hills, eta Industry hego mendebaldetik.

Hiriaren izenak antzinako Erromako Pomona zeritzon jainkoari zor dio jatorria, frutaren dibinitatea zenari alegia. Pomona 1888ko urtarrilaren 6an eratu zen.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Pomona,)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 33 34 38 40 41 41 45 43 45 42 36 34 45
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20 21 22 24 26 29 32 33 32 27 23 20 25.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6 7 8 9 12 14 17 17 16 13 8 6 11.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6 -5 -3 -2 1 4 5 6 3 -2 -4 -6 -6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 79 121 67 30 6 2 0 1 4 27 41 62 440
Iturria: [1]

BiztanleriaAldatu

Latinoak dira hiriko biztanle gehienak, batik bat Mexikokoak eta Ertamerikakoak. 2000ko erroldaren arabera biztanleak 149.473 ziren, ia 40.000 etxebizitzatan banatuta, 30.000 familia inguru osatuta. Arrazari begiratuta hona datuak: % 41.76 zuriak dira, % 9.63 beltzak, % 1.26 jatorrizko amerikarrak, % 7.20 asiarrak, % 0.21 Itsas Bareko irletakoak, %34.93 bestelakoak, eta % 5.01 bi edo hiru baino arraza gehiagokoak. Latinoek 64.47 osatzen dute.

Pomona
Biztanleria urtez urte[2]

2008 162.255
2005 160.815
2000 149.473
1990 131.723
1980 92.742
1970 87.384
1960 67.157
1950 35.405
1940 23.539
1930 20.804
1920 13.505
1910 10.207
1900 5.526
1890 3.634

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pomona (Kalifornia)  
 
Udaletxea, 1969an jasotako eraikina