Ireki menu nagusia

Lucien Aimar (1941eko apirilak 28an Hyèresen jaioa) txirrindulari frantziar bat izan zen, profesionala 1965 eta 1973 artean.

Lucien Aimar
Tour de France, Lucien Aimar, Bestanddeelnr 926-5234.jpg
Bizitza
Jaiotza Hyères1941eko apirilaren  28a (78 urte)
Herrialdea  Frantzia
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop 1963-1964
Ford France-Hutchinson 1965-1966
Bic 1967-1969
Sonolor-Gitane 1970-1971
Rokado 1972-1972
 

Eduki-taula

Karrera zaletu bezalaAldatu

Aimar txirrindulari frantziar bikaina izan zen zaletuen mailan, 1964ko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen olinpiar taldeko kide izan zelarik.

Bi hilabete beranduago, 2. postuan amaitu zuen Etorkizunekoen Tourra, Felice Gimondi italiarrarengandik 42 segundora, minutu baten galerarekin zigortua izan ondoren belgiar txirrindulari batekin izan zuen ikamika baten ondorioz.

Karrera profesional bezalaAldatu

1965ean pasa zen profesionaletara, Ford-Gitane taldean, non Jacques Anquetil zegoen, eta Raphaël Geminianik zuzentzen zuena. Frantziako Tourreko bere debutean abandonatu egin behar izan zuen erorketa baten ondorioz.

1966an, denboraldia egun bakarreko lasterketatan zenbait garaipen lortuz eta Flèche Wallonen 2. postu bat lortuz hasi zuen, baina urte hau nagusiki Frantziako Tourra irabazi zuelako nabarmentzen da, Aubisque eta Turingo ihesaldietan lortutako bi etapa garaipeni eta Jacques Anquetilen laguntzari esker.

1967an Italiako Giroan parte hartu zuen Anquetilen laguntzaile bezala, eta 7. amaitu zuen sailkapen nagusian. Frantziako Tourrera frantziar talde nazionalaren lider bezala joan zen, eta etapa garaipen bat lortu ondoren, sailkapen nagusian 6. amaitu zuen. Tourraren ondoren, 2. amaitu zuen Frantziako errepide txirrindularitzako txapelketan.

Hurrengo urtean Espainiako Itzulira joan zen, Gimondik irabazi zuena, eta Aimarrek soilik 9. amaitzea lortu zuen. Ezin izan zuen aurreko urteko etapa garaipena errepikatu, Tourreko etapa batean bigarren amaituz eta sailkapen nagusian zazpigarren. Urte horretan bai lortu zuen Frantziako errepide txirrindularitzako txapelketa irabaztea.

1969 urte zail bat izan zen Aimarrentzat, non denboraldi osoan oso forma txarra izan zuen, Frantziako Tourrean izan zuen partehartze kaxkarrean isladatu zena. Gainera, hilabetez dopingagatik zigortua izan zen, eta, beraz, ezin izan zuen Espainiako Itzulian parte hartu.

Bic taldearen beregituraketa baten ondoren, Luis Ocañaren iritsierarekin beste batzuen artean, Aimarrek taldez aldatu zuen, eta iraganeko bere forma onaren zati bat berreskuratu zuen, garaipen nabarmengarririk lortu ez zuen arren. 2. amaitu zuen Bordele-Paris klasikoan, eta 9. Frantziako Tourrean, non Lucien Van Impe belgiarra bihurtu zen Sonolor Lejeune taldearen lider.

1971n, jada taldeko liderra izan gabe, Aimarrek 9. amaitu zuen Tourra ihesaldi baten ondorioz. Bere karrerako azken bi urteetan ez zuen entzute handiko beste garaipenik lortu palmareserako, 1972 eta 1973ko Tourretan bai parte hartu zuen arren, honela Tourrean 9 aldiz parte hartuz, non, 1965ekoa izan ezik, guztiak amaitu zituen.

PalmaresaAldatu

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973
  Italiako Giroa 7
  Frantziako Tourra UT 1 6 7 30 17 9 17 17
  Espainiako Vuelta 11 9
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Felice Gimondi
Frantziako Tourreko garailea
1966
Ondorengoa
Roger Pingeon
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucien Aimar