Jacques Maritain
filosofo frantziarra
Jacques Maritain (Paris, Frantzia, 1882ko azaroaren 18a - Tolosa Okzitania, Frantzia, 1973ko apirilaren 28a) filosofo katolikoa izan zen.
Jacques Maritain | |||
---|---|---|---|
1945 - 1948 ← Léon Bérard - Jean Bourdeillette → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Aimé Henri Maritain | ||
Jaiotza | Parisko 9. barrutia, 1882ko azaroaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Frantzia | ||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1973ko apirilaren 28a (90 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kolbsheim | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Raïssa Maritain (en) (1904 - | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa Pariseko Letren Fakultatea Notre Dameko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Henri Bergson | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, pedagogoa, idazlea eta diplomazialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Medieval Academy of America (en) | ||
Mugimendua | Q6073011 Christian humanism (en) kristau demokrazia giza eskubideak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | erromatar katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||
Alderdi politikoa | Action française Christian Democracy (en) | ||
Bizitza
aldatuFilosofia-ikasketak bukatu ondoren, katoliko egin zen. Bergsonen filosofiaren eta materialismo ororen aurkari sutsua izan zen; Tomas Akinokoaren filosofiaren interpretazio berri bat eskaini zuen, humanismo kristau berri baten ildotik. 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Hego Euskal Herriko katoliko abertzaleen jokabidearen aldeko izan zen Frantzian, kristau integristen aurka, eta harreman estuak izan zituen gerraondoan erbestean ziren euskal herritar buruzagi batzuekin, Agirre lehendakariarekin, besteak beste. Filosofia, politika, estetika eta egunoroko arazoei buruz idatzi zuen.
Obra nagusiak
aldatu- De la philosophie chrétienne (1933, Kristau filosofiaz)
- Humanisme intégral (1936, Humanismo bete-betea)
- Principes d´une politique humaine (1944, Giza politika baterako oinarriak)
- Intuition créatrice en art et en poésie (1962, Sorkuntzarako sena artean eta poesian).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.