Crowdfunding

egitasmo bat ahalbidetzeko diru bilketa herritarra


Finantzaketa kolektiboa, (Ingelesezko crowdfunding izenaz ezagunagoa) pertsona edo erakunde batek dirua edo bestelako baliabideak biltzeko egiten den finantzaketa mota da. Pertsona edo erakunde batek duen proiektu edo ideia bat gauzatzeko egiten da, Internet bidez gehienbat. Dirua jartzen dutenak asko dira eta jartzen duten kopurua ez da, kasu gehienetan, handia izaten.

Beste izenak

aldatu

Finantzaketa masiboa, harpidetza bidezko finantzaketa, herri bilketa, finantzaketa kolektiboa, mikrofinantzaketa kolektiboa eta mikromezenasgoa izenez ere ezaguna da ekintza hau.

Historia

aldatu

Historian zehar mikrofinantzaketa hainbat modu eta esparrutan gertatu da. Esaterako, oso ohikoa izan da liburuen finantzaketa modu honetan egitea. Idazle zein publizistek liburua sortzeko behar adina diru lortzeko, harpidetza sistema proposatzen zieten etorkizuneko irakurleei. Hala, diru nahikoa biltzen zela ikusten bazuten, proiektua aurrera ateratzeko arriskua hartzen zuten.

1989. urtean, “Extremoduro” rock taldeak bere lehen diska grabatzeko finantzaketa lortu nahian zebilen. Hasiberriak ziren eta ez zuten ospe handirik. Beraz, “Diskoa grabatu aurretik saltzea” erabaki zuten. Euren jarraitzaile eta ingurukoei proiektua aurkeztu eta laguntzeko prest ote zeuden galdetu zieten. Bakoitzak ahal zuen neurrian lagundu zuen eta jasotako dohaintzekin lehen diskoa grabatu ahal izan zuten. 250.000 pezeta bildu zituzten orotara. Taldeak garai modernoko lehen mikrofinantzaketa egin zuen.

Zortzi urte geroago, “Marillion” rock talde britainiarrak jokaldi berbera egin zuen. Kasu honetan, taldeak Ameriketako Estatu Batuetan zehar egingo zuen gira finantzatzeko izan zen. Toki ezberdinetako jarraitzaileen babesarekin eta internet bidez egin zen kanpainarekin taldeak proiektu osoa finantzatu zuen, 60.000$ lortuaz.

Eztabaida asko daude mikrofinantzaketaren banaketaren inguruan. Askotan, kontzeptua bera ez dago ongi definituta eta zailtasunak izaten dira proiektuaren arabera ordenatzerako garaian. Banaketa hau egiteko modurik erraz eta ulergarriena proiektu baterako dohaintza egiten duten pertsonek ordainetan jasotzen dutenaren araberakoa da. Hainbat mota aurki ditzakegu:

Dohaintzazko mikrofinantzaketa:

aldatu

Proiektuaren babesleek modu guztiz altruistan egiten dituzte euren ekarpenak, trukean inongo onura edo saririk espero gabe. Gehienetan ekimen sozialetara bideraturiko proiektuetan erabiltzen da.

Saridun mikrofinantzaketa:

aldatu

Proiektuaren babesleek sari bat jasotzen dute egindako ekarpenaren ordainetan, bi aldeen onura lortuz. Adibidez, erakunde finantzatuak produktu baten aurresalmenta bat egin dezake, babesleei produktua prezio baxuagoan eskainiz. Hala, produktuaren informazioa eta akats posibleak zein diren jakingo dute, finantzaketa lortzeaz gain.

Inbertsiozko mikrofinantzaketa:

aldatu

Proiektuaren babesleek bertako kapitalaren zati bat eskuratzen dute, egindako ekarpenaren arabera. Sortu berri diren enpresetan erabiltzen da gehienbat. Babesleek etekinak lortzen dituzte enpresa martxan jarri ondoren. Beraz, enpresa edo erakundeak dibidenduak ordaintzeko gai izan beharko du.

Mailegurako mikrofinantzaketa:

aldatu

Proiektuaren babesleak ekarpena egin ondoren interesak jasoko ditu. Gainera, adostutako epea amaitzean, ekarpen guztia itzuli beharko zaio babesleari. Azken urteetan asko hedatu den finantzaketa modua izan da, bi aldeek banku batekin baino emaitza hobeagoak lortzen dituztelako.

Factoring-mikrofinantzaketa:

aldatu

Enpresa edo erakundeek zor agiriak (“Pagare”-ak) deskontatzeko erabiltzen dute. Babesleak zor agiria ordaintzen dio enpresari (Zenbateko gutxiagoan) eta mugaeguna heltzean zordunari zenbateko osoa eta interesak erreklamatzen dizkio. Finantzaketa modu oso interesgarria da azken urteetan areagotu diren enpresa txiki eta ertainentzat (Gaztelaniazko PYME).

Abantailak eta arriskuak (Diru jasotzaile zein emaileentzat)

aldatu

Abantaila nagusia da ez dela beharrezkoa pertsona bakarrak ekarpen osoa egitea. Bildu beharreko dirua jende askoren ekarpen txikien bidez lortu ohi da. Crowdfundigaren beste onuretako bat da proiektua edo produktua ezagun bihurtzen duela merkatura atera aurretik, eta, beraz, txikiagoa da ondoren produktua ezagun bihurtzeko egin beharreko ekarpena. Era berean, finantza merkatu tradizionaletan babesik izango ez luketen proektuak babesteko bide onenetakoa da crowdfundinga.

Aurretik aipatutako marketinaren arira, inbertsoreak izaten dira askotan lehenengo bezeroak eta baita etorkizuneko bezero fidelenak ere. Beharrezkoa den bakarra ideia on bat izatea da, diru ekarpena egiteaz inbertsoreak arduratuko dira. Normala denez, proiektuak aurrera egitea da helburua, baina, egiten ez badu, ekintzailea ez da geratuko zorpetuta bizi osorako.

Crowdfundingak duen arrisku handiena bere abantaila nagusiarekin lotuta dago. Ekarpena egingo dutenei proiektua ondo mamituta aurkeztu behar zaie beren ekarpenak erakartzeko. Fase honetan, gerta liteke ideia kopiatzea baliabide gehiago dituen norbaitek eta legez ezer ezin egitea.

Plataforma ezagunak

aldatu

Interneten sortzen diren gauzak bizkor ugaltzen dira eta crowdfundinga ez zen salbuespena izan. Galbahea pasa ondoren, plataforma egonkortu eta ezagunenak aztertuko ditugu. Munduan ezagunenak Kickstar eta Indiegogo dira eta Europako famatuena Ulele.

Kickstar:

Kickstar da zerbitzu eta emaitza onenetakoak eskaintzen dituen plataforma. Orain dela 10 urte sortu zen eta bera da sektore honetako erraldoia.

Plataforma hau erabili ohi da artearekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako proiektuak finantzatzeko. Hamar urteetan zehar milaka ekintzaileren proiektuak finantzatu ditu crowdfunding bidez eta proiektu horietako hainbat egonkortuta daude merkatuan gaur egun. 2014an miloi bat dolar bildu zituzten 6 miloi lagunen ekarpenen bidez.

Ideia berriak garatzeko finantzazioa lortzeaz gain, Kickstar enpresaren helburua da harremanetan jartzea ekintzaileak eta baliabide ekonomikoak dituztenak.

Bestalde, baditu mugak ere Kickstarrek. Estastu Batuetako, Erresuma Batuko, Zelanda Berriko, Kanadako eta Australiako proiektuak soilik onartzen dituzte, nahiz eta edonondik egin daitezken ekarpenak.

Indiegogo:

Indiegogo da bigarren crowdfunding plataforma handiena eta Kickstarterren lehiakide nagusia.

2007an Ipar Ameriketan sortu zen plataformaren ezaugarri nagusia da herrialde guztietako proiektuak aurkezten direla bertan. Gainera, hizkuntza askotara dago itzulita orrialde nagusia.

Indiegogo onura sozialerako proiektuek bertan izan duten arrakastagatik nabarmendu izan da bere lehiakideekiko. Jende solidarioa elkartzen da bertan eta horregatik deitzen diote askok esperantzaren plataforma.

Ulule:

Ulele 2010ean sortu zen eta Europan indar gehiena duen plataforma da. Gaur egun arte 11.000 proiektu baino gehiagorentzako finantzazioa lortu du.

Uleleren abantaila nagusia da dibisa gehienetan egin daitezkeela ekarpenak eta hizkuntza askotara dagoela itzulita. Ulule ez dago proiektu jakin batzuei bideratuta. eta, beraz, denetariko proiektuak aurkitu daitezke bertan.

Legeria

aldatu

Espainiako crowdfundingaren legeria 2015eko apirilaren 27an jarri zen indarrean, 5/2015 enpresa finantzapena sustatzeko legearen bitartez.

Lege horren arabera, inbertitzaileek Espainian bizi behar zuten, eta atzerritarrek, berriz, beren ekimenetan bakarrik inbertitu zezaketen. Hala ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko urriaren 7ko 2020/1503 (EB) Erregelamendu berria indarrean sartu zenetik, ekarpenak edonondik egin daitezke Europako pasaporte-araubidearen bidez.

Erregelamenduak proiektu bakoitzeko finantza daitekeen gehieneko zenbatekoa 5 milioi eurora arte handitu du, Espainian baimendutako muga handituz, 2 milioikoa baizen.

Legeak bereizi egiten ditu inbertitzaile kualifikatuak eta kualifikatu gabeak:

Kualifikatuak:

Urtean gutxienez 50.000 euroko errenta eta 100.000 euroko inbertsio-ondarea dutenek askatasun osoa dute crowdfunding-proiektuak finantzatzeko.

Kualifikatu gabeak:

Inbertitzaile kualifikatuak izateko mugen azpitik daudenak dira. Gehienez 3.000 euroko ekarpena egin dezakete proiektu bakoitzeko eta denera 10.000 euro gastatu ditzakete denera.

Zergei dagokienez, ekarpen kengarri bakarrak erakundeei egindako ekarpenak edo karitate-arrazoiak dira. Kengarria izan dadin erakundeak karitate-erakunde bezala erregistratua egon beharko du.

Kanpo estekak

aldatu