Beraskoain

Nafarroa Garaiko udalerria

Beraskoain[2] ([beɾas̺ko.ain]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. 124 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Iruñetik 19 kilometrora dago.

Beraskoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Belascoaín 02.jpg
Beraskoainen ikuspegia
Flag of None.svg
Bandera

Beraskoaingo armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaIruñeko merindadea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Belascoain.svg Belascoáin
AlkateaLuis Lizarraga Akerreta
(AIB, indep.)
Posta kodea31174
INE kodea31052
Herritarraberaskoaindar
Geografia
Koordenatuak42°45′22″N 1°49′57″W / 42.756111111111°N 1.8325°W / 42.756111111111; -1.832542°45′22″N 1°49′57″W / 42.756111111111°N 1.8325°W / 42.756111111111; -1.8325
Azalera6,10 km²
Garaiera414 metro
Distantzia19,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria119 (2020: Red Arrow Down.svg −3)
Dentsitatea20,33 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,93
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,72 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 5 (2010)
Beraskoain 21.3.31
Beraskoain 21.3.31

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.


GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Nafarroa Garaiaren erdialdean dago Beraskoain, Iruñerriaren hego-mendebaldean, Arga ibaiaren ekialdean. Herrira heltzeko, Zizur Zendeatik abiatu behar da, Arraitza kontzejua zeharkatzen duen errepidea hartuz. Bidaurretarekin eta Zabaltzarekin egiten du muga iparraldean, Zabaltzarekin ekialdean, Girgillaorekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.

Klima eta landarediaAldatu

Beraskoainek klima azpi-mediterraneoa du, eta haren urteko batez besteko prezipitazoa 800-1000mm ingurukoa da eta tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira, uda garaian bi hilabete lehor izaten diren.

Arteek osatzen zuten jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, eta birlandaturiko zuhaitzak nagusi dira. Guztira 73,7hektarea pinu lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltz daude.

HistoriaAldatu

Beraskoain ur beroengatik egin zen famatua Erdi Arotik aurrera eta XVIII. mendean lagun ugari joaten zen bertan zegoen bainuetxera. 1800ean Arga ibaiaren gaineko zubiaren lanak amaitu ziren, baina urte batzuk geroago Gerra Karlistetan hainbat aldiz saiatu ziren zubia eraisten. Lehen gerra karlistan herrian izandako borroken ondorioz, "Beraskoaingo Konde" titulua eman zion Espainiako koroak Diego Leoni.

1850ean, herriak urteko 700 erreal zituen eskola zeukan. Herritarrek ehunak ehuntzen zituzten euren etxeetan. Urte batzuk geroago, "Arrabal del Agua Caliente" izeneko gunean, bainuetxe berria eraiki zuten.

EkonomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Beraskoain udalerriaren mugetan, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako "Hiriberri" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen potentzia 19,80 megawattekoa da. Jabea Acciona da gaur egun.

DemografiaAldatu

Beraskoaingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,27 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

PolitikaAldatu

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: San Migel plaza, 1

Udal hauteskundeakAldatu

Azken agintaldietan Beraskoaingo alkatea Agrupación Independiente Belascoáin (AIB) herri ekimeneko kidea izan da. 2007an José Javier Fernández Sola aukeratu zuten, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean, ISM taldeak, berriz, bosgarren zinegotzia eraman zuen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %1,49). Abstentzioa %17,28koa izan zen.

Beraskoaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
José Javier Fernández Sola (AIB) 59 Bai
Angel Gutierrez Polido (AIB) 57 Bai
Javier Urabaien Zubilaga (AIB) 56 Bai
Luis Lizarraga Akerreta (AIB) 53 Bai
Jaime Urabaien Urabaien (ISM) 49 Bai

2011n AIB izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta alkate Luis Lizarraga Akerreta hautatu zuten.

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Beraskoaingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Jose Javier Fernandez Sola 2007 2011 Agrupacion Independiente Belascoain
Luis Lizarraga Akerreta 2011 2015 Agrupacion Independiente Belascoain
2015 2019
Jose Luis Larrea Cenoz 2019 Jardunean Agrupacion Independiente Belascoain[3]

Azpiegitura eta garraioakAldatu

La Pamplonesa autobus konpainiak Beraskoain Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

EuskaraAldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Beraskoain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara, biak, dira hizkuntza ofizialak. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,60k zekien euskaraz hitz egiten. 2010eko otsailaren 18an hartu zuen Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzeko erabakia.[4]

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Jasokundearen eliza, XIII. mendean eraiki zen, eta XVI. mendean handitu egin zen, alboetan eraikitako kaperekin. Eliza barruan, pizkundeko erretaula bat dago, Pedro de la Torre margolari lizarratarraren polikromiaren erakusgarri.
  • Udaletxea, eraikina herriko plaza nagusian dago eta XIX. mendearen amaieran eraiki zen. 1955ean, udalak eraikina erosi zuen bertan udaletxea ezartzeko. Beheko solairua, lehen solairua eta atikoa dauzka. XX. mendearen amaieran, eraikinaren kanpoaldea eta barrualdea berriztu ziren. Fatxadak harria eta margoturiko guneak dauzka. Eraikinean udaletxeaz gain, taberna bat eta anbulatorioa daude.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa