Raúl Sendic (Flores departamendua, Uruguai, 1925eko martxoaren 16a - Paris, Frantzia, 1989ko apirilaren 28a) politikaria eta gerrillaria izan zen.

Raúl Sendic

fundatzaile

1967 - 1972
Bizitza
JaiotzaFlores departamendua1925eko martxoaren 16a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaParis1989ko apirilaren 28a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta attorney at law (en) Itzuli
KidetzaTupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua
Izengoitia(k)Bebe eta Rufo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHerri Partaidetzaren Mugimendua

Bizitza aldatu

Uruguaiko Alderdi Sozialistako kide izan zen garai batean, baina gerora alderdi hartatik atera zen. Artigasko Azukrearen Langileen Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1962ko hauteskundeetan, Uruguaiko Herritar Batasuna alderdiak garaipenik lortu ez, eta borroka armatuaren bideari heltzea erabaki zuen Sendicek, eta Uruguaiko Nazio Askapenerako Mugimendua gerrilla-taldea sortu zuen, gaur egun Tupamaroen gerrilla izenaz ezagutzen dena. Talde armatuak hainbat ekintza egin zituen. 1972an Sendic atxilotu zuten, eta bizi arteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina aske gelditu zen Julio María Sanguinetti (1985-1990) lehendakariaren gobernuak emandako amnistia-legeari esker, 1985ean. Behin aske gelditu zenean, demokraziari, legeari eta konstituzioari men egingo ziela deklaratu zuen.

Erreferentziak aldatu