Petri Abelardo (latinez: Petrus Abaelardus edo Abailardus, frantsesez: Pierre Abélard; Le Pallet, 1079Chalon-sur-Saône ondoan, 1142ko apirilaren 21a) filosofo eta teologo frantsesa izan zen. Teologia Eskolastikoa eta logika irakatsi zituen Parisen. Eloisarenganako izan zuen amodioak eta hori eragozteko haren osaba Fulberten ahaleginek famatu dute historian.

Petri Abelardo

abade

1125 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Abélard
JaiotzaLe Pallet1079
Herrialdea Frantziako Erresuma
 Frantzia
HeriotzaChalon-sur-Saône1142ko apirilaren 21 (62/63 urte)
Hobiratze lekuaHéloïse and Abélard's tomb (en) Itzuli
Abbaye Saint-Marcel-lès-Chalon (en) Itzuli
Oratory of the Paraclete (en) Itzuli
Église Saint-Laurent de Nogent-sur-Seine (en) Itzuli
Museum of French Monuments (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Héloïse d’Argenteuil
Hezkuntza
HeziketaÉcole cathédrale de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Roscelin Compiègnekoa
Gilen Champeauxkoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, filosofoa, musikagilea, hizkuntzalaria, poeta, autobiografialaria, logikaria, idazlea eta erlijiosoa
Lan nabarmenak
Mugimenduaklasizismoa
Eskolastika
nominalismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Spotify: 7DRVYsguAC3hbQCgsBz9wm Musicbrainz: 77551fb6-2d8a-41f5-ac31-5142bb413502 Discogs: 1281856 IMSLP: Category:Abelardus,_Petrus Allmusic: mn0001416005 Find a Grave: 1635 Edit the value on Wikidata
Abelardo eta Eloisa, XIV. mendeko irudia

Filosofian, unibertsalen arazoari nominalismo eta kontzeptualismoaren bidetik emandako soluzioagatik ezaguna da. Etikan, intentzioaren oinarriak ezarri zituen[1]. Maiz, "XII. mendeko Descartes" ezizena eman zaio, Rousseau, Kant, eta Spinozaren ideietara aurreratu baitzen. Enpirizismoaren aurrekaritzat ere hartzen da.

Abelardoren doktrina kondenatua izan zen bi Kontziliotan (Soissons, 1121; Sens, 1140), eta bere irakaspenak bildu zizkioten etsaiek monasteriotik monasteriora etengabe aldatuz ibiltzera behartu zuten. Unibertsalen auzian, egun kontzeptualismo deituaren antzeko jarrera hartu zuen, errealismoa kritikatuz eta nominalismoa onartu gabe. Haren obra nagusiak Dialogus inter philosoforum, Ethica, Historia calamitatum Abaelardi, Sic et nunc eta Theologia christiana dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Marenbon, John. (1997). The Philosophy of Peter Abelard. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-66399-1. (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Kanpo estekak

aldatu