Castor Andetxaga
Castor Andetxaga Toral (Gordexola, 1801eko maiatzaren 28a - Sopuerta, 1874ko apirilaren 28a) militar (brigadierra eta dibisio-jenerala) karlista bizkaitarra izan zen, "Andetxagako Kontea" titulua hartu izan zuena.
Castor Andetxaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gordexola, 1801eko maiatzaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sopuerta, 1874ko apirilaren 28a (72 urte) |
Heriotza modua | borrokan hilda: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | landa-mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Erregezaleen matxinada Lehen Karlistaldia Bigarren Karlistaldia |
Ibilbide militarraAldatu
1833an Lehen Gerra Karlistan, berak zuzenduriko armadak Portugalete setiatu zuen. Baldomero Espartero liberalak zuzenduriko ejerzitoak menderatu eta herriaren gaineko setioa apurtzea lortu zuen.
Halaber, Mercadillo (Sopuerta) eta Balmasedako batailetan borrokatu zuen, eta Bergarako besarkadaren ostean, 1839an, Santurtzira eta geroago Sodupera joan zen bizitzera.
Azkenik, Bigarren Karlistaldian 1874ko Las Muñecas mendateko batailan hil egin zuten, liberalek garaitu zietelarik, eta geroago Sodupeko hilerrian lurperatu zuten.
Kanpo loturakAldatu
- (Gaztelaniaz)Aipamena Gordexolako udal webgunean
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |