Ireki menu nagusia

Thor Heyerdahl (Larvik, 1914ko urriaren 6a - Colla Micheri, Italia, 2002ko apirilaren 18a) norvegiar esploratzailea, etnografoa eta abenturazalea izan zen. Horretaz gain, zoologia, geografia eta antropologiako ezagutza sakonak ere bazituen. Antzinako zenbait herriren migrazio ereduei buruzko teoriengatik da batez ere ezaguna.

Thor Heyerdahl
ThorHeyerdahl.jpg
Bizitza
Jaiotza Larvik1914ko urriaren  6a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Colla Micheri Itzuli2002ko apirilaren  18a (87 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: brain cancerra Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Liv Rockefeller  (1936 -  1947)
Jacqueline Beer  (1996 -  2002)
Hezkuntza
Heziketa Osloko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Kristine Bonnevie
Hizkuntzak norvegiera
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, antropologoa, arkeologoa, historialaria, gidoilaria eta itsas-biologoa
Jasotako sariak
Kidetza Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0382217

Eduki-taula

BizitzaAldatu

 
Thor Heyerdahlen aipua, Kon Tiki Museoaren kanpoaldean (Oslo, Novegia).

Osloko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1947an Kon-Tiki espedizioa egin zuenean famatu zen. Bidaia horrekin frogatu nahi zuen Hego Amerikako indiarrek Ozeano Bareko uharteetara emigratu ahal izan zutela. El Callaotik (Peru) abiatuta, Tuamotu uharteetaraino (Polinesia) 5000 miliako (8000 km) bidaia egin zuen, laguntzaile talde txiki batekin, 101 egunetan, Peruko indiarrek antzina erabiltzen zituztenak bezalako baltsa batean (Kon-Tiki deitua). Hego Amerikako enbor, landare eta material naturalez egindako almadia edo baltsa hartako eskifaia sei gizonek osatu zuten: Heyerdahl, Knut Haugland, Bengt Danielsson, Erick Hesselberg, Torstein Raaby eta Herman Watzinger.

Bere migrazio teoria frogatzeko beste saio batean, espedizio arkeologikoak egin zituen Galapago uharteetara (1954), Pazko uhartera, eta Ozeano Bareko ekialdera (1955-1956).

 
Ra II ontzia, Kon Tiki Museoan.
 
Tigris ontzi kanaberazkoaren maketa (Güímarko Piramideak, Tenerife, Kanariak).

Geroago, antzinako egiptoarrek, duela lau mila urte, Hego Ameriketara iritsita azteka eta inka zibilizazioak sortu ahal izan zituztela frogatu nahirik, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen ahalegindu zen papirozko ontzi batean, Afrika iparraldetik abiatuta (Ra I, 1969an; Ra II, 1970ean). Lehen ahaleginak huts egin zuen, 4.500 kilometro egin ondoren. Bigarrenak, ordea, Bridgetownen lehorreratzea lortu zuen, Barbados uhartean, 57 bidaia egunen ondoren.

1970eko hamarraldiaren bukaeran, 9.980 kilometroko bidaia hasi zuen kanaberazko ontzi batean (Tigris), sumertarrek duela bost mila urte Iraketik Indiako ozeanora joateko erabili ahal izan zuten migrazio bide bat bazela frogatzeko. Bidaia hura bertan behera utzi behar izan zuen, ordea, Etiopiako gerrarengatik.

Gaur egun, Norvegiako Oslo hiriburuan dago Heyerdahlen espedizio ospetsuenari buruzko Kon-Tiki Museoa.

Lan nagusiakAldatu

  • Kon-Tiki-ren espedizioa, Aku-Aku, Pazko uhartearen sekretua (1958)
  • Ra-ren espedizioak (1970)
  • Ameriketako indiarrak Pazifikoan (1958)
  • Tigris-ko espedizioa (1973).

Kon-Tiki bidaiaren filmazioak Oscar saria irabazi zuen 1951n.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thor Heyerdahl