Ireki menu nagusia

Hedoi Etxarte Moreno (Iruñea, Nafarroa, 1986ko apirilaren 28a - ) euskal idazlea eta biolin-jotzailea da. Biolinean lizentziaduna da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Itzulpengintza eta Interpretazioan Euskal Herriko Unibertsitatean. Iruñeko Katakrak [1] liburu dendako kidea da eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea, Berria egunkarian Larrepetit goitizenarekin idazten du[2]

Hedoi Etxarte
Hedoi Etxarte.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1986ko apirilaren  28a (33 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea, poeta eta biolin-jotzailea
Musika instrumentua biolina
Literaturaren Zubitegiko fitxa 825

Bi poema liburu plazaratu zituen Susa argitaletxearekin, 2008an Suzko lilia eta 2012an Sinplistak. Bestalde, Alain M. Urrutiarekin Ihes ederra nobela grafikoa egin zuen Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanok katalanez (La bella fugida, Hedoi Etxarteren itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) eta espainolez (La bella huida, Carme Oliverasen itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) ere argitaratu ziren. 2014an Wagner auziaz[3] saiakera filosofikoa argitaratu zuen Richard Wagner musikalegiari buruz Robert Wangermee, Catherine Clement, Slavoj Zizek eta Alain Badiou pentsalariek idatzitako testuak euskaratu eta berak idatzitako Iraultza artistiko-politiko baten kasua hitzaurrearekin.

LanakAldatu

PoesiaAldatu

Nobela grafikoaAldatu

ItzulpenaAldatu

SaiakeraAldatu

BiolinaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Hedoi Etxarte, Katakrak proiektuko kidea . Argia, 2015eko abenduak 20. Noiz kontsultatua: 2017-04-30
  2.   Hedoi Etxarte . Noiz kontsultatua: 2017-04-30
  3.   Wagner, etenik gabeko eztabaida beti gaurkoa . Berria, 2015eko irailak 17. Noiz kontsultatua: 2017-04-30

Kanpo loturakAldatu