Ireki menu nagusia

Michael Robinson (Leicester, 1958ko uztailaren 12), futbolari ohia eta egungo telebista aurkezlea da.

Michael Robinson
Michael Robinson.JPG
Bizitza
Jaiotza Leicester1958ko uztailaren 12a (61 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza  (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta telebista aurkezlea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Preston North End Football Club1975 / 19794815
Flag of None.svg Manchester City Football Club1979 / 1980308
Flag of None.svg Irlandako futbol selekzio nazionala1980 / 1986244
Flag of None.svg Brighton & Hove Albion F.C.1980 / 198311337
Flag of None.svg Liverpool Football Club1983 / 1984306
Flag of None.svg Queens Park Rangers Football Club1984 / 1986485
Colori di Pamplona.svg Osasuna futbol kluba1987 / 19895912
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 182 zentimetro
IMDb nm0732922

FutboleanAldatu

Robinson Preston North End eta Manchester City taldeetan hasi zen futbolean. Aurrelari indartsua eta trebea, Robinson Brighton & Hove Albion taldean Ingalaterrako kopako finalera iritsi zen 1983an.

Manchester United-en kontrako partida horretan izugarri jokatu zuen Robinsonek. Brighton irabazteko zorian egon zen, baina 2-2 zen finalaren emaitza. Berdinketa desegiteko hurrengo partidan 4-0 galdu arren, klub askoren arreta pizturik zeukan Robinson gazteak.

Liverpool-ek erosi zuen azkenean 250.000 liberen truke. Talde horretan, halere, jokalari handiek jokatzen zuten, eta Robinsonek abagune gutxi izan zuen. Hiru txapelketa, liga, kopa eta Europako kopa irabazi zituen Liverpoolgo taldeak denboraldi horretan, baina Robinsonen parte-hartzea txikia zen. Hori zela eta, 1984ko amaieran Queens Park Rangers taldera joan zen. 1987an Osasunak erosi zuen, non Sammy Lee Liverpoolgo kide ohia aritzen zen. Hor erretiroa hartu arte jokatu zuen.

TelebistanAldatu

Canal + telebistak hartu zuen kirol-saioak aurkezteko. Hor El día después-en ibili zen 14 urtez. Geroztik Cuatro TB-ra joan da. Las noticias del guiñol umore-saioak egindako Robinsonen latexezko panpina da saio horren aurkezlea.

Lortutako TxapelketakAldatu

Liverpool FCAldatu

  • 1983/84 Ingalaterrako ligako kopa
  • 1983/84 Ingalaterrako liga
  • 1983/84 Europako kopa