Ireki menu nagusia

Léon Jouhaux (Paris, Frantzia, 1879ko uztailaren 1a - Paris, Frantzia, 1954ko apirilaren 28a) frantses sindikalista izan zen.

Léon Jouhaux
Léon Jouhaux nobel.jpg
lehendakari

1947 - 1954
buruzagi

Bizitza
Jaiotza Pantin eta Paris1879ko uztailaren  1a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1954ko apirilaren  28a (74 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Aita Adolphe Jouhaux
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak sindikalista
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Human Rights League Itzuli

BiografiaAldatu

Pospolo-lantegi bateko langilea izan zen eta CGT (Confédération Générale du Travail) sindikatuko idazkari nagusia 1909-1947 urteetan. Gerraren aurkako saioak egin zituen arren, frantses armadaren aldeko egitea eskatu zuen Lehen Mundu Gerraren garaian. Errusiako Iraultzaren aurka agertu zen 1918an, eta CGT banatu zenean (1921, GGTUren sorrera), idazkari nagusi izaten jarraitu zuen; beste hainbeste gertatu zen 1936an, bi adarrek bat egin zutenean.

1940an begiradapean ezarri zuen Vichyko Gobernuak, CGT debekatu ondoren, eta Buchenwaldeko kontzentrazio-esparruan eduki zuten naziek 1943-1945 urteetan. Gerraren ondoren kargu garrantzitsuak bete zituen nazioarteko erakundeetan, eta 1948an, CGT utzi eta CGT-FO (Confédération Générale du Travail - Force Ouvrière) sindikatua sortu eta Sindikatu Libreen Konfederazioa deituriko sindikatu-elkartea bultzatu zuen.

Bakearen Nobel Saria eman zioten 1951n.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Jouhaux