Kurt Friedrich Gödel logiko eta matematikaria (1906ko apirilaren 28a - 1978ko urtarrilaren 14a), Austria-Hungariako Brünnen jaio zen, gaur egungo Txekiar Errepublikan. Geroago Vienako Zirkulua gisa ezaguna izango zen taldeko kide izan zen, Positibismo logikoaren eskola filosofikoa sortu zutenak.

Kurt Gödel

(1925)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKurt Friedrich Gödel
JaiotzaBrno1906ko apirilaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Cisleithania  (1906 -  1918)
 Txekoslovakia  (1918 -  1929)
 Austria  (1929 -
BizilekuaAustria
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaPrinceton1978ko urtarrilaren 14a (71 urte)
Hobiratze lekuaPrinceton Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Familia
Ezkontidea(k)Adele Gödel (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
(1923 - 1929)
TesiaÜber die Vollständigkeit des Logikkalküls (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHans Hahn
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Irakaslea(k)Philipp Furtwängler (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, informatikaria eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea  (1930 -  1938)
Notre Dameko Unibertsitatea  (1938 -  1939)
Princetongo Unibertsitatea  (1938 -  1939)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1940 -  1978)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 25996503 Edit the value on Wikidata

Logika matematikoa aldatu

1930ean matematiketan doktoratu zen, Lehen ordenako kalkulu logikoaren nahikotasun semantikoaren froga tesiarekin. 1931ean "Über formal unentscheidbare Sätze der Principia Mathematica und verwandter Systeme" (Principia Mathematicaetako proposizio formalki askaezinei buruz) artikulua argitaratzen du, sistema axiomatiko orotan aska ezin diren proposizioak aurki daitezkeela frogatuz. Baieztapen honek Gödelen teorema izendapena hartu zuen gero. Gödelek filosofia ere ikasi zuen hainbat urtez.

Erbestea eta gaixotasuna aldatu

1934ean, nazien presiogatik Estatu Batuetara ihes egin zuen, non urte bat lehenago izan zen bisitan eta Albert Einstein ezagutu zuen. Honen lagun handia egin zen eta Erlatibotasunaren Legearen alderdi batzuk batera landu zituzten.

Haren azken urteetan depresioak eta paranoiak jo zuten, bere aurkako konspirazio bat zegoela pentsarazi ziona. Eski maskara bat eramaten zuen nonahi giro kutsatua ekiditeko.

Desnutrizioz hil zen 1978n, 30 kg pisatzen zituelarik, "pertsonalitate trastorno" baten eraginez.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Gödel