Johann Ludwig Tieck

Johann Ludwig Tieck (Berlin, 1773ko maiatzaren 31 - 1853ko apirilaren 28a) alemaniar idazlea izan zen. Erlangengo unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta harreman estuak izan zituen garai haietan Wackenroder kritikari eta saiakera egilearekin. Friedrich eta Wilhelm von Schlegel anaien inguruan sortu zen idazle erromantiko multzoko kide egin zen, eta eleberriak idazteari ekin zion. XVIII. mendearen bukaeran argitaratu zituen Die Geschichte des Herrn William Lovell (1795-1796, William Lovell jaunaren historia) eta Franz Sternbalds Wanderungen (1798, Franz Sternbaldsen erromesaldiak) eleberriak, baina antzerkiak eta kontakizunak biltzen zituen Volksmärchen (1797, Lamien ipuinak) bildumagatik egin zen ezaguna. Leben und Tod der heiligen Genoveva (1800, Santa Genobebaren bizitza eta heriotza) eta Kaiser Octavianus (1804, Octaviano enperadorea) poesia dramatikoak idatzi zituen ondoren. 1825. urtean Dresdengo antzeztokiko aholkulari eta kritikari izendatu zuten, eta han jardun zuen 1842an Berlina joan zen arte. Azken urteetan erromantizismotik kontakizun errealistara lerratu zen.

Johann Ludwig Tieck
Ludwig Tieck.jpg
Bizitza
Izen osoa Johann Ludwig Tieck
Jaiotza Berlin1773ko maiatzaren 31
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1853ko apirilaren 28a (79 urte)
Familia
Aita Johann Ludwig Tieck
Ezkontidea(k) Amalie Tieck (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Göttingengo Unibertsitatea
University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
University of Erlangen-Nuremberg (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, itzultzailea, antzerkigilea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, collector of fairy tales (en) Itzuli eta argitaratzailea
Lantokia(k) Berlin
Halle (Saale)
Göttingen
Jena eta Dresden
Lan nabarmenak Der gestiefelte Kater (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Mugimendua erromantizismoa
German Romanticism (en) Itzuli
romantic literature (en) Itzuli
Izengoitia(k) Peter Lebrecht, Gottlieb Färber eta Peter Leberecht

IMDB: nm0862789 Allmovie: p311253
iTunes: 73267733 Musicbrainz: 80a674a9-ea96-4e72-86e6-4ae158fb9710 Discogs: 1679511 IMSLP: Category:Tieck,_Johann_Ludwig Edit the value on Wikidata
Ludwig Tieck signature.png

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Ludwig Tieck