Ireki menu nagusia

Gavrilo Princip (serbieraz: Гаврило Принцип, ɡǎʋrilo prǐntsip ahoskatua; Obljaj, Bosnia-Herzegovina, Austria-Hungariako Inperioa, 1894ko uztailaren 25a - Terezín, Bohemia, Austria-Hungariako Inperioa, 1918ko apirilaren 28a) serbobosniar abertzalea izan zen, 1914ko ekainaren 28an, Sarajevon egindako atentatu batean, Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sophie Chotek hil zituena.

Gavrilo Princip
Gavrilo Princip cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Obljaj Itzuli1894ko uztailaren  25a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
Bizilekua Sarajevo
Talde etnikoa Serbs of Bosnia and Herzegovina Itzuli
Heriotza Terezín1918ko apirilaren  28a (23 urte)
Hobiratze lekua Vidovdan Heroes chapel Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzak serbiera
Jarduerak
Jarduerak iraultzailea
Lantokia(k) Sarajevo
Kidetza Young Bosnia Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa
IMDb nm1532728 eta ch0065532
Гаврилин потпис.svg

Bosnia Gaztea (bosnieraz: Mlada Bosna; alfabeto zirilikoan: Млада Босна) taldeko kidea zen. Franz Ferdinanden hilketari erantzunez, Austria-Hungariako Inperioak Serbiaren aurkako gerra ekintzak hasi zituen, Lehen Mundu Gerraren eragile nagusienetakoak izan zirenak. Gavrilo Terezingo espetxean hil zen, tuberkulosiak jota.

Gavrilo Princip pertsonaia eztabaidatua da. Jugoslaviar zein serbiar historiografiarentzat askatasunaren aldeko borrokaren heroia izan zen, bosniakoen arabera serbiar nazionalista eta, beste batzuen iritziz, historiako gerra odoltsuenetako bat eragin zuen terrorista[1][2].

ErreferentziakAldatu