Maider Esparza Elizalde (Iruñea, 1979ko apirilaren 28a -) gimnasta ohi nafarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.

Maider Esparza
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaMaider Esparza Elizalde
Ordezkatutako herrialdea Euskal Herria
Jaiotza1979ko apirilaren 28a (44 urte)
Iruñea, Nafarroa Garaia
DiziplinaGimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean1994~1996
KlubaClub Natación Pamplona
Erretiroa1996
Artikulu hau nafar gimnastari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».

Biografia aldatu

Iruñeko Club Natación Pamplona klubean ekin zion gimnastika erritmikoari. 1994an Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 1996an kirol profesionala utzi arte.[1] Taldeka Budapesten eta Vienan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan ordezkoa izan zen eta berarekin batera aritu zutenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Tania Lamarca eta Estíbaliz Martínez izan ziren.[2]

Egun X izpi-teknikoa da Iruñeko Nafarroako Ospitalean.

Palmaresa aldatu

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1995 Munduko Txapelketa, Viena zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Europako Txapelketa, Praga brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta)
1996 Munduko Txapelketa, Budapest zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak urrezko domina (proba osoak).

Erreferentziak aldatu