Maiatzaren 12
data
(«Maiatzak 12» orritik birbideratua)
Maiatzaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamabigarren eguna da, 133garrena bisurteetan. 233 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1980 – ETAk Ramón Baglietto Martínez enpresari eta UCD alderdiko kidea hil zuen Azpeitian.
- 1989 – Goardia zibil ugarik Euskal Herrian heroina eta bestelako drogak zabaltzearekin zuen loturaz txostena bidali zion Donostiako fiskal Luis Navajasek Espainiako Estatuko fiskal orokorrari. Navajas txostenaren ondorioak ez zituzten ikertu, eta egun batetik bestera desagertu egin zen dokumentua.
Mundua
aldatu- 1588 – Barrikaden Egunaren ondorioz Guiseko dukea Parisen sartu eta Henrike III.ak hiriburua utzi egin behar izan zuen.
- 1881 – Ipar Afrikan, Tunisia protektoratu frantses bilakatu zen.
- 1886 – Tornado batek 47 lagun hil zituen Carabanchel inguruan.
- 1976 – Urquiola petrolio-ontzia, 100.000 tona petrolio zeramatzala, Coruñako portuan hondoratu eta marea beltza erraldoia sortu zen.
- 2004 – Nick Berg Irakera lan egitera joandako estatubatuarrari lepoa mozten ziotela erakusten zuen bideo bat kaleratu zuen bahitu zuen talde terroristak.
- 2008 – Lurrikara batek 70.000 hildako eragin zituen Txina hego-mendebaldean, epizentroa Sichuan probintzian zuela.
- 2010 – José Luis Rodríguez Zapaterok, Espainiako presidenteak, krisia zela-etan estatuaren defizita murrizteko neurriak aurkeztu zituen. Neurrien artean, pentsioak izoztu, funtzionarioen soldatak %5 jaitsi eta errenta altuen zerga berria jarri.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1832 – Maitasunaren elixirra (italieraz: L'elisir d'amore), Gaetano Donizettiren musika eta Felice Romaniren libretoa duen opera bufo estreinatu zen Milango Teatro della Canobbianan.
- 1969 – The Odd Couple ("Bikote Xelebrea") filma estreinatu zen, Gene Saksek zuzendu eta Jack Lemmon, Walter Matthau, John Fiedler eta Herb Edelman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1989 – See No Evil, Hear No Evil ("Ez Ikusi, Ezta Entzun Ere") filma estreinatu zen, Arthur Hillerek zuzendu eta Richard Pryor eta Gene Wilder aktoreek antzeztu zuten.
- 1995 – Crimson Tide ("Itsasaldi Gorrimina") filma estreinatu zen, Tony Scottek zuzendu eta Denzel Washington, Gene Hackman, James Gandolfini, Viggo Mortensen, Matt Craven, George Dzundza eta Danny Nucci aktoreek antzeztu zuten.
- 2010 – Robin Hood filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Russell Crowe, Cate Blanchett, Matthew Macfadyen, Mark Strong, Oscar Isaac, Kevin Durand, Mark Addy, William Hurt, Danny Huston eta Max von Sydow aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2017 – Zibereraso erraldoi batek mundu osoko herrialde eta enpresa ugarietako sare informatikoetan kalteak eragin zituen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1935 – Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
- 1974 – Tximist Espedizioa: Felipe Uriarte eta Angel Alexandre Rosen alpinistak Everest mendiko gailurrera iristetik 320 metrora gelditu eta 8.530 metroko garaierara ailegatu ziren.
- 2012 – Ordizia Rugby Elkartea euskal rugby taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka jokatutako Espainiako errugbi txapelketako finalan 27-10 galdu eta txapeldunorde gisa gelditu zen.
- 2019 – Emakumezkoen Errealaren futbol taldeak 2018-2019ko Erreginaren Kopa irabazi zuen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1801 – Pierre-Nérée Dassance, lapurtar elizgizona (h. 1858).
- 1840 – Alejandro Gorostiaga, euskal jatorriko txiletar militarra (h. 1912).
- 1883 – Felix Arrarats, nafar kalonjea (h. 1970).
- 1894 – Jesús Etaio, nafar kazetari karlista (h. 1951).
- 1901 – Domingo Fernández Medrano, arabar arkeologoa (h. 1978).
- 1902 – Juan Gomez de Lekube, bizkaitar futbolaria, Jose Antonio Agirreren lehengusu eta nazien espioia, Ribadeon (h. 1966).
- 1934 – Juan Lizarralde, Altxerri, traineru estropadetako patroi ospetsuenetakoa, 10 aldiz irabazi zuen Kontxako Bandera (h. 2013).
- 1952 – Jesus Mari Garcia Ripalda, gipuzkoar militante komunista (h. 1975).
- 1953 – Santiago Echandi, nafar poeta eta historialaria.
- 1956 – Helena Berruezo, PSNko nafar politikaria.
- 1957 – Mari Carmen López de Okariz, arabar politikaria.
- 1960 –
- Leopoldo Jaén Sobrino, UPNko nafar politikaria.
- José Luis Jaimerena, euskal txirrindulari profesional ohi eta kirol zuzendaria.
- 1963 – Juan Mari Musti Mujika, gipuzkoar futbolaria (h. 2004).
- 1965 – Roberto Blanco Pascual, arabar politikaria, Mañuetako alkatea, Logroñon.
- 1967 – Ramón González Arrieta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1968 – Jaime Bores, gipuzkoar kazetaria.
- 1975 – Yolanda Martín, gipuzkoar boccia jokalaria.
- 1978 – Angel Erro, nafar idazlea.
- 1979 –
- Agurtzane Elguren, gipuzkoar arkitektoa.
- Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria (h. 2012).
- 1981 – Lorena Bernal, euskal herritar modelo eta aktorea.
- 1984 – Barbara Malda, euskal belar hockey jokalaria.
- 1985 – Jon Mariñelarena, nafar txirrindulari ohia.
- 1995 – Eider Cardeñosa, arabar karateka, shinkyokushinkai modalitatean aditua.
- 1998 – Aritz Mendiola, bizkaitar abeslaria eta aktorea.
- 2001 - Gonzalo Zorrilla, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1258 – Antso IV.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (h. 1295).
- 1496 – Gustavo I.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1560).
- 1590 – Cosimo II.a Medici, Toskanako IV. Duke Handia (h. 1621).
- 1606 – Joachim von Sandrart, alemaniar arte historialari eta margolaria (h. 1688).
- 1670 – Augusto II.a Poloniakoa, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia (h. 1733).
- 1700 – Luigi Vanvitelli italiar arkitekto eta margolaria (h. 1773).
- 1707 – Francisco Salzillo, espainiar eskultore barrokoa (h. 1783).
- 1755 – Giovanni Battista Viotti, italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea (h. 1824).
- 1767 – Manuel Godoy, Bakearen Printzea, espainiar politikaria (h. 1851).
- 1775 – María de la Consolación Azlor, kataluniar-aragoiar noblea (h. 1814).
- 1803 – Justus von Liebig, alemaniar kimikaria, kimika organikoaren kontzeptuaren sortzailea (h. 1873).
- 1812 – Edward Lear, ingeles artista, ilustratzaile, musikari, egile eta olerkaria (h. 1888).
- 1820 – Florence Nightingale, ingeles erizaina, erizaintzaren aitzindaria (h. 1910).
- 1823 – Frederik Vermehren, estilo errealista eta genero erretratua landu zituen danimarkar margolaria (h. 1910).
- 1828 – Dante Gabriel Rossetti, ingeles idazle eta margolaria (h. 1882).
- 1842 – Jules Massenet, frantziar musikagilea (h. 1912).
- 1845 – Gabriel Fauré, frantziar musikagilea (h. 1924).
- 1863 – Charles Bordes, frantziar musikagilea (h. 1909).
- 1865 – Eduardo di Capua, italiar abeslari eta musikagilea (h. 1917).
- 1878 – Massimo Bontempelli, italiar idazlea (h. 1960).
- 1888 – Theodor Reik, austriar-estatubatuar psikoanalista (h. 1969).
- 1889 – Otto Heinrich Frank, alemaniar judua, Anne Franken aita (h. 1980).
- 1891 – Mercedes Rodrigo, psikologo eta pedagogoa, Espainian psikologian trebatu zen lehen emakumea (h. 1982).
- 1895 –
- William Giauque, kanadar-estatubatuar kimikaria, 1949ko Kimikako Nobel Saria (h. 1982).
- Jiddu Krishnamurti, filosofo espirituala (h. 1986).
- 1904 – Miquel Coll i Alentorn, kataluniar politikari eta historialaria (h. 1990).
- 1907 – Katharine Hepburn, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1908 – Nicolas Kaldor, britainiar ekonomialaria (h. 1986).
- 1910 – Dorothy Crowfoot Hodgkin, britaniar kimikari eta unibertsitateko irakaslea, 1964ko Kimikako Nobel Saria (h. 1994).
- 1915 – Roger Schutz, anaia Roger, frantziar teologoa, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea (h. 2005).
- 1917 – Maya Deren, ukrainar-estatubatuar zinema zuzendaria, dantzaria, koreografoa, poeta eta idazlea (h. 1961).
- 1921 –
- Joseph Beuys, alemaniar artista (h. 1986).
- Farley Mowat, kanadar idazle eta ekologista (h. 2014).
- Ruth de Souza, brasildar aktorea (h. 2019).
- 1924 – Claribel Alegría, nikaraguar idazle, poeta, narratzaile, saiogile eta itzultzailea (h. 2018).
- 1925 – Yogi Berra, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 2015).
- 1926 – James Samuel Coleman, estatubatuar soziologoa (h. 1995).
- 1928 – Burt Bacharach, estatubatuar musikagile, abesti egile, musika ekoizle eta piano-jotzailea (h. 2023).
- 1929 –
- Ágnes Heller, hungariar filosofoa (h. 2019).
- Sam Nujoma, Namibiako presidentea.
- 1930 –
- Mazisi Kunene, zuluerazko hegoafrikar poeta (h. 2006).
- Manuel Marulanda, Tirofijo, urte luzez FARCeko buru izandako gerrillaria, mundu osoan egon den gerrilaririk zaharrena (h. 2008).
- Patricia McCormick, estatubatuar jauzilaria (h. 2023).
- 1931 – Alberto da Costa e Silva, brasildar diplomazialari, historialari eta olerkaria (h. 2023).
- 1936 –
- Guillermo Endara Galimany, Panamako presidentea (h. 2009).
- Frank Stella, estatubatuar artista (h. 2024).
- 1937 – George Carlin, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (h. 2008).
- 1938 – Ayaz Mutallibov, Azerbaijango lehendabiziko presidentea (h. 2022).
- 1942 – Ian Dury, ingeles abeslaria (h. 2000).
- 1944 – Chris Patten, britainiar politikaria.
- 1945 –
- Alan Ball, ingeles futbolaria (h. 2007).
- Claudia Gravy, kongoar jatorriko espainiar antzezlea.
- Ian McLagan, ingeles teklatu-jotzailea, Small Faces eta Faces taldeetako kidea (h. 2014).
- 1946 – Daniel Libeskind, poloniar-estatubatuar arkitekto, artista eta diseinatzailea.
- 1948 –
- Guillermo Pérez Villalta, espainiar margolaria.
- Steve Winwood, ingeles musikari eta abesti egilea, Spencer Davis Group, Blind Faith eta Traffic taldeetako kidea.
- 1950 –
- Gabriel Byrne, irlandar aktorea eta zuzendaria.
- Ana Cano, espainiar filologoa unibertsitateko irakaslea.
- 1951 – Concepción Campa Huergo, kubatar ikertzaile eta medikua, meningitisaren kontrako txertoaren asmatzailea.
- 1954 – Carmen Blanco, galiziar idazlea.
- 1956 – Carlos Taibo, espainiar idazlea eta editorea.
- 1958 – Eric Singer, estatubatuar bateriajolea.
- 1959 –
- Josep Ferrer, kataluniar olerkari, linguista eta irakaslea.
- Ving Rhames, estatubatuar aktorea.
- 1961 – Patricia Urquiola, espainiar arkitekto eta diseinatzailea.
- 1962 –
- Emilio Estevez, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Brett Gurewitz, estatubatuar gitarra-jotzailea.
- 1963 –
- Stefano Modena, 1 Formulako italiar pilotua.
- Vanessa Williams, estatubatuar aktorea.
- 1966 –
- Stephen Baldwin, estatubatuar aktorea.
- Deborah Kara Unger, kanadar aktorea.
- 1968 – Tony Hawk, estatubatuar patinatzailea.
- 1970 –
- Jim Furyk, estatubatuar golfaria.
- Cristina López Barrio, espainiar idazle eta abokatua.
- David A. R. White, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1971 – Marcelo Nicola, argentinar saskibaloi jokalari ohia.
- 1972 – Rhea Seehorn, estatubatuar aktorea.
- 1974 –
- Olivia Love, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Sławomir Szkredka, poloniar-estatubatuar elizgizona.
- 1975 –
- Yoshie Kasajima, japoniar futbolari ohia.
- Jonah Lomu, zeelandaberriar errugbilaria, kirol horretan izan den lehenbiziko izar handia (h. 2015).
- 1978 –
- Malin Akerman, suediar aktore, modelo eta abeslaria.
- Jason Biggs, estatubatuar aktorea.
- Harutaka Ono, japoniar futbolari ohia.
- 1979 – Joaquim Rodríguez, kataluniar txirrindularia.
- 1980 – Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- 1981 –
- Nerea Barros, galiziar aktorea.
- Erica Campbell, estatubatuar modeloa.
- Naohiro Ishikawa, japoniar futbolari ohia.
- Rami Malek, estatubatuar aktorea.
- 1982 – Nieves Pascuzzi Miglierini, italo-argentinar ekonomialaria.
- 1983 –
- Adam Bielecki, poloniar alpinista.
- Domhnall Gleeson, irlandar aktorea.
- Axel Hervelle, belgikar saskibaloi jokalaria.
- Alina Kabaeva, errusiar gimnasta.
- 1986 – Emily VanCamp, kanadar aktorea.
- 1993 –
- Leandro, brasildar futbolaria.
- Pauliena Rooijakkers, herbeheretar txirrindularia.
- 1994 – Katie Rain Hill, estatubatuar idazle eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea.
- 1997 –
- Frenkie de Jong, herbehereetar futbolaria.
- Víctor López Ibáñez, espainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1977 – Rafael Gómez, gipuzkoar politikaria, Amnistiaren Aldeko Asteko manifestazio baten poliziak eraila (j. 1903).
- 1980 – Ramón Baglietto, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1936).
- 1993 – Manuel Laborde, gipuzkoar ingeniaria (j. 1899).
- 2012 – Jose Ignacio Kote Olaizola, arkitekto teknikoa eta gipuzkoar kirolari loturiko pertsona (j. 1952).
- 2013 – Guanes Etxegarai, lapurtar eskulturagilea, margolaria eta grabatzailea (j. 1954).
- 2014 – Juan Cordero, gipuzkoar musikagilea, Castellón (j. 1927).
- 2016 –
- Jose Maria Eskubi, nafar ETAkide buruzagia (j. 1944).
- Fernando Múgica Goñi, nafar kazetaria, Madrilen (j. 1946).
- 2018 – Antonio Mercero, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea, Madrilen (j. 1936).
- 2019 – Patrick Ozafrain, baxenafar trinketelaria (j. 1974).
- 2022 – Ugutz Robles-Arangiz, euskal musikari, aktore eta kulturgilea (j. 1939).
- 2024 – Javier Manterola, nafar ingeniari-zibila, zubiak diseinatzean aditua, Tres Cantosen (j. 1936).
Mundua
aldatu- 1003 – Silvestre II.a, Aita santua (j. c. 946).
- 1012 – Sergio IV.a, Aita santua.
- 1109 – Domingo de la Calzada, espainiar eremutarra (j. 1019).
- 1333 – Imelda Lambertini, Predikarien Ordenako moja (j. c. 1322).
- 1634 – George Chapman, ingeles idazlea (j. 1559).
- 1684 – Edme Mariotte, frantziar fisikari eta abadea (j. 1620).
- 1700 – John Dryden, ingeles idazlea (j. 1631).
- 1845 – August Wilhelm Schlegel, von Schlegel, alemaniar idazle, itzultzaile eta pentsalaria (j. 1767).
- 1859 – Sergei Aksakov, errusiar idazlea (j. 1791).
- 1860 – Charles Barry, ingeles arkitektoa (j. 1795).
- 1871 –
- Daniel Auber, frantziar operagilea (j. 1782).
- Anselme Payen, frantziar kimikaria (j. 1795).
- 1884 –
- Bedrich Smetana, txekiar musikagilea (j. 1824).
- Charles Adolphe Wurtz, frantziar kimikaria (j. 1817).
- 1897 – Minna Canth, finlandiar eleberrigilea (j. 1844).
- 1907 – Joris-Karl Huysmans, frantziar eleberrigile eta arte kritikaria (j. 1848).
- 1910 – William Huggins, ingeles astronomoa (j. 1824).
- 1916an Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatuak:
- Séamus Ó Conghaile (ingeleraz James Connolly), irlandar lider abertzale sozialista, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren sinatzaileetako bat (j. 1868).
- Seán Mac Diarmada, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren zazpi sinatzaileetako bat (j. 1883).
- 1921 –
- Emilia Pardo Bazán, galiziar idazlea (j. 1851).
- Rudolf Stöger-Steiner von Steinstätten, Austro-Hungariako armadako koronel-jenerala eta Austria-Hungariako azken Gerra Ministroa (j. 1861).
- 1927 – Louise Catherine Breslau, alemaniar-suitzar margolaria (j. 1856).
- 1931 – Eugène Ysaÿe, belgikar biolinista, musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1858).
- 1933 – Ricardo García Mercet, bizkaitar militar eta naturalista, entomologian nabarmendua (j. 1860).
- 1935 – Jozef Pilsudski, poloniako Bigarren Errepublikako lehen estatuburua eta diktadorea (j. 1867).
- 1946 – Michał Rapacz, poloniar apaiz katoliko eta martiria (j. 1904).
- 1957 –
- Erich von Stroheim, austriar jatorriko estatubatuar aktorea eta zinema-zuzendaria (j. 1885).
- Léon Terrier, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1893).
- 1962 – Francisco Baztarretxe Diaz de Bulnes, espainiar militarra eta politikaria (j. 1882).
- 1965 – Roger Vailland, frantziar idazlea (j. 1907).
- 1967 – John Masefield, ingeles olerkari eta idazlea (j. 1878).
- 1970 –
- Władysław Anders, poloniar militar eta politikaria (j. 1892).
- Nelly Leonie Sachs, alemaniar idazlea, 1966ko Literaturako Nobel Saria (j. 1891).
- 1972 – Amado Granell, espainiar errepublikar eta militarra (j. 1898).
- 1973 – Frances Marion, estatubatuar kazetaria, idazlea eta zinema gidogilea (j. 1888).
- 1975 – Emma Vyssotsky, estatubatuar astronomoa (j. 1894).
- 1980 – Bette Nesmith Graham, estatubatuar mekanografoa, komertziala eta Liquid Paperren sortzailea (j. 1924).
- 1981 –
- Francis Hughes, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1956).
- Benjamin Sheares, Singapurreko 2. presidentea (j. 1907).
- 1985 – Jean Dubuffet, frantziar margolaria, marrazkigilea eta idazlea (j. 1901).
- 1991 – Laudelina de Campos Melo, brasildar sindikalista, etxeko langileen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1904).
- 1992 – Macário Santiago Kastner, ingeles musikologo, pedagogo eta instrumentu-jotzailea (j. 1908).
- 1994 –
- Erik Erikson, alemaniar psikoanalista (j. 1902).
- Roy J. Plunkett, estatubatuar kimikaria, tefloiaren asmatzailea (j. 1910).
- 1998 – Hermann Lenz, alemaniar idazlea (j. 1913).
- 1999 – Saul Steinberg, errumaniar-estatubatuar ilustratzailea (j. 1914).
- 2001 –
- Maruja Fernández, espainiar irrati-esataria (j. 1925).
- Aleksei Tupolev, sobietar hegazkin-diseinatzailea (j. 1925).
- Salvador Garmendia, venezuelar idazlea (j. 1928).
- 2003 – Sadruddin Aga Khan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria (j. 1933).
- 2005 – Ömer Kavur, turkiar zinema zuzendaria (j. 1944).
- 2006 – Miguel Fisac, espainiar arkitektoa (j. 1913).
- 2008 –
- Robert Rauschenberg, estatubatuar margolaria (j. 1925).
- Irena Sendler, Varsoviako Ghettoko Aingerua, II. Mundu Gerran 2.500 bat haur judu salbatzen lagundu zuen erizaina (j. 1910).
- 2009 –
- Roger Planchon, frantziar antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea (j. 1931).
- Antonio Vega, espainiar abeslari eta musika egilea (j. 1957).
- 2010 – Antonio Ozores, espainiar aktore, zuzendari eta telebista-aurkezlea (j. 1928).
- 2012 – John William Costerton, kanadar zientzialaria , biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria (j. 1934).
- 2013 – Constantino Romero, espainiar telebista aurkezlea, irrati esataria eta bikoizketa aktorea (j. 1947).
- 2014 –
- H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista (j. 1940).
- Aurelio Gonzato, suitzar mosaikogile eta pintorea (j. 1914).
- Camille Lepage, frantziar gerra-argazkilari eta kazetaria, eraila (j. 1988).
- 2017 –
- Antonio Candido, brasildar idazle, irakasle, soziologo eta literatura kritikaria (j. 1918).
- Alain Colmerauer, frantziar informatikaria, Prolog programazio-lengoaiaren sortzailea (j. 1941).
- Mauno Koivisto, Finlandiako presidentea (j. 1923).
- 2019 – Machiko Kyō, japoniar aktorea (j. 1924).
- 2020 –
- Sisavath Keobounphanh, Laosko lehen ministroa (j. 1928).
- Michel Piccoli, frantziar antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea (j. 1925).
- 2024 –
- Amália Barros, brasildar kazetari eta politikaria (j. 1985).
- Mark Damon, estatubatuar aktore eta zinema ekoizlea (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Xalbat/Xobur eta Ostebi.
Kanpo estekak
aldatu