Antonio Vega
Antonio Vega Tallés (Madril, 1957eko abenduaren 16a - Majadahonda, 2009ko maiatzaren 12a[1]) espainiar abeslari eta musika egilea.
Antonio Vega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Vega Tallés |
Jaiotza | Madril, 1957ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril eta Majadahonda, 2009ko maiatzaren 12a (51 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Français de Madrid (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria |
Kidetza | Nacha Pop Nacha Pop |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Leongo Carrizo de la Riberako sendagile traumatologo baten sei seme-alabetako hirugarrena izan zen.
1978an bere lehengusu Nacho García Vegarekin Nacha Pop taldea sortu zuen (aurrez, biak Uhu-Helicopter taldean aritu ostean) eta haien lehen diska en 1980an argitaratu zen. Estudioetan 6 diska atera ostean eta zuzeneko bat, taldea banatu egin zen 1988an, arrakasta ondo ezagututa.
Ondoren, bakarkako lanean aritu zen Antonio Vega eta estudioan 5 diska grabatu zituen, zuzeneko bat eta beste musikariekin egindako bilduma bat.
Antonio Vegaren abestiek kritika eta entzuleen miresmena irabazi zuten eta Espainiako pop musikari garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.[2]
Nacha Pop
aldatuNacha Pop, 1980ko hamarkadako pop musika espainiarreko talde esanguratsuenetako bat da.
Taldean bi lehengusuek idazten zuten musika: Antonio Vegak eta Nacho García Vegak. Horien artean Antoniok egindako ezagunenak "Chica de ayer", haien lehen disko luzean zetorrena (disko hori, taldearen izena daramana, Rockdelux edo espainiar Rolling Stone aldizkariek maisu lantzat jo izan dute.[3]). Abestiaren bertsio ugari egin dira eta Madrilgo 1980 hamarkadako "Movida madrileña" mugimenduaren irudietako bat da.
Taldearen bigarren diskoak Buena disposición kalitate onari eutsi zion eta abestirik ezagunena "Atrás" da.
DRO disko etxearekin etorri ziren Más números, otras letras hirugarren luzea eta Una décima de segundo mini-LPa. Produktorea Peter Mcnamee izan zen eta soinuan kalitatea hobetu zuen, baita Teo Cardaldarekin batera piano bar erara inprobisatutako "Una décima de segundo" abestiaren bertsioan.
Ondoren Dibujos animados diskoa ("Cada uno su razón" eta "Relojes en la oscuridad" abestiekin), eta gero El momento, denborarekin ezaguna egin zena "Lucha de gigantes" moduko abestiekin.
1988an banatu ziren eta Madrilen egindako emanaldien bidez agurtu ziren, Nacha Pop 80-88 diskoa agertu zen haietatik agur gisa eta bilduma gisa.
Nacha Pop-en Nachok pop zuzenagoa egiten zuen eta Antoniok, aldiz, istorio poetiko eta pertsonalagoak sortu zituen.
2007an ekain eta urria bitartean berriro elkartu ziren Espainian zehar emandako kontzertuekin DVD La edad de oro del pop español DVDan parte hartzeko.
Bakarlari
aldatuAntonio Vegaren bakarlari lana bere aurreko lanen jarraipena izan zen hasieran (azken batean Nacha Pop taldetik musikari ezagun eta errespetatu gisa atera zen), betiere bere izaera intimozalea landuz.
Bakarlari gisa lehen diskoa 1991n atera zuen:No me iré mañana. Bertan pop erako abestiak (Esperando nada", "Háblame a los ojos" eta "Lo mejor de nuestra vida") edo kantautore gisakoak diren "Tesoros" eta "Se dejaba llevar por ti" (bere heroinazaletasunarekin harremana duena,[1][4]
1992an bere abestien bilduma argitaratu zen. Bertan, Nacha Pop taldearen garaiko bere abesti onenak eta bere bakarlari garaiko lehen diskoko abesti ezagunenak ageri ziren. Era berean, Chequile Saraviaren "Ansiedad" abestiaren bertsioa zetorren eta bere lan ezagunenetako baten lehen bertsioa: "El sitio de mi recreo" (azken abesti honen izena dauka, gainera, diskoak).
1994an argitaratu zuen hurrengo lana: Océano de sol. Ingalaterrara joan zen grabatzera Phil Manzanerarekin, Roxy Music taldeko gitarra-jotzaile ohia zen produktorearekin. Antonio ez zen pozik geratu, lana egiteko iritzi desberdinak izan zituztelako eta produktoreak profesionaltasun gutxi agertu baitzuen bere ustez. Diskoko lanik esanguratsuenak: "Vapor", "Palabras" eta "El sitio de mi recreo" abestiaren bertsio landuago bat.
1995an Joan Manuel Serraten omenez egindako lehen diskoan parte hartu zuen, alegia, Serrat... eres único Volumen 1 lanean, "Romance de Curro El Palmo" abestiarekin.
1997an ere omenezko disko batean parte hartu zuen: Tributo a Queen diskoan. Bertan, "Días que no volverán" grabatu zuen, Queen taldearen Innuendo (1991) diskoan argitaratutako "These Are the Days of Our Lives" abestiaren (Freddie Mercury abeslariak hil baino hilabete gutxi batzuk lehenago grabatua) gaztelaniaz egindako cover lana eginez grabatu zuen jatorrizkoa).
Lau urtetan ezer argitaratu gabe egon ostean, Anatomía de una ola lana atera zuen, aurreko lanak baino akustikoagoa eta lasaiagoa dena. Lan horretako abestirik ezagunenak Ángel caído" (Vincent Van Gogh margolariaren omenez egindakoa) eta "Como la lluvia al sol" dira. Disko honetan ere, Sonora taldearen "Agua de río" abestiaren bertsioa zegoen. Talde horretan, Antonioren lagun bi zeuden jotzen: Basilio Martí eta Nacho Béjar.
2000an Antonio Vegak Enrique Urquijoren, 1999an hil zenaren eta Los Secretos taldeko liderra zenaren, omenez egindako A tu lado diskoan parte hartu zuen, "Agárrate a mí María" abestia joz.
2001ean De un lugar perdido lan laburra argitaratu zuen, zeinetan abesti aipagarrienak diren: "Estaciones", "Para bien o para mal" eta "A trabajos forzados" (Antonio Galaren poemarekin egina). Gainera, urte horretan, Jarabe de Palorekin "Completo, incompleto" lanean jo zuen (De vuelta y vuelta diskoan).
2002an bere Básico lana atera zuen, bere abestien bertsio akustikoak eginez eta abesti berriren bat ere sartuz.
2003 bukaeran Hombres G taldearen omenaldian "La carretera" abestu zuen.
2004an beste artista batzuekin elkarlanen egindako lan bat atera zuen, zeinetan, adibidez, Amaral taldearekin haien "Cómo hablar" abestu zuen, Jarabe de Palorekin Pau Donésekin abestu zuen "Completo incompleto" edo Elefantes taldearekin "Que yo no lo sabía" abestiaren bertsioa eginez.
Aldi berean, 2004an Pablo Neruda poetaren omenez egindako Neruda en el corazón lanean parte hartu zuen. Urte horretan bere bikotekidea zen Margarita del Río hil zen (lan batzuetan ko-autore ere izan zena), eta kolpe gogorra izan zen Antoniorentzat (neumoniaz ospitaleratu zuten handik gutxira[5] eta depresioa izan zuen[6]). Gertaera horren ondoren, 2005ean, bere azken diskoa atera zuen bakarlari moduan bere andrearen omenez izena eman ziona: 3000 noches con Marga, "Angel de Orión", "Caminos infinitos", "Pasa el otoño" eta lanari izena ematen dion "3000 noches con Marga" lan instrumentala.
2007an Antonio bere lehengusu Nacho García Vegarekin elkartu zen eta Nacha Pop berpiztu zuten, Espainian zehar arituz jotzen. Urte horretan Espainiako pop sinfonikoaren bilduma gisa egin zen DVDan agertu zen Germán Coppini, Javier Andreu, Jose Mari Granados eta beste musikari batzuekin batera[7]. Gainera, Conchita abeslariari, Nada más izeneko bere lehen diskoan, "Ahora qué" abestian lagundu zion.
2008an “Un Mar al Sur” taldearekin Un sueño compartido diskoa atera zuen, Nikaraguan eskolak sortzeko dirua biltzeko Valentziako Escoles de Nicaragua proiektuarekin bat eginda.
Bakarlari gisa kontzetuak ematen jarraitu zuen Nacha Popen kontzertuen ondoren eta bere taldekideen artean Basilio Martí zegoen, bere musika agentea ere bazena. 2009ko martxoaren 28an bere azken kontzertua eman zuen Bilbon Kafe Antzokian eta egindako azken abestietako bat aurkeztu zuen: "Antes de haber nacido".[1].
2009ko apirilaren 20an neumonia gogor batekin Madrilgo Hospital Universitario Puerta de Hierro Majadahonda ospitalera eraman zuten[8]. Egun gutxira, maiatzaren 12an hil zen, 51 urterekin, hilabete batzuk lehenago diagnosia egin zioten biriketako minbiziaren ondorioz[1][9].
2009ko abenduaren 7an New Atlantis eta Coral Europa telebista produktorek bere bizitzari buruzko filma egin zuten "El chico de ayer" izena duena eta bi zati dituena (bere anaia Carlos Vega, laguntzaile duena).
Diskografia
aldatuBakarlari
aldatuEstudio lanak
aldatu- 1991: No me iré mañana.
- 1992: El sitio de mi recreo.
- 1994: Océano de sol.
- 1998: Anatomía de una ola.
- 2001: De un lugar perdido.
- 2005: 3000 noches con Marga.
Zuzeneko lanak
aldatu- 2002: Básico (Madrilgo Círculo de Bellas Artesean egindako kontzertua).
Bildumak
aldatu- 1992: El sitio de mi recreo (bere balada onenen bilduma).
- 1993: Ese chico triste y solitario (zenbait artistek egin zioten omenaldia).
- 2004: Autorretratos (bilduma)
- 2004: Escapadas (lagunekin egindako diskoa).
- 2009: Canciones 1980-2009 (hil osteane gindako bilduma).
- 2010: Bajo la corteza (Leñori zenbait artistek egindako omenaldia).
Nacha Pop taldearekin
aldatuEstudio lanak
aldatu- 1980: Nacha Pop.
- 1982: Buena disposición.
- 1983: Más números, otras letras.
- 1984: Una décima de segundo.
- 1985: Dibujos animados.
- 1987: El momento.
Zuzeneko lanak
aldatuUn Mar al Sur taldearekin
aldatu- 2008: Un sueño compartido.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Antonio Vega huyó al fin de sí mismo El País, 2009/05/13.
- ↑ Te echaremos de menos, chico triste y solitario El País, 15/5/2009.
- ↑ El País: Fallece el músico Antonio Vega a los 51 años.
- ↑ Antonio Vega / «La movida se ha ensuciado con intereses comerciales» El Diario Montañésean egindako elkarrizketa, 2006/12/01.
- ↑ Antonio Vega se libera de sí mismo El Mundo, 5/12/2004.
- ↑ Ese chico triste y solitario El Mundo, 13/5/2009.
- ↑ 20 minutos: Perfil Antonio Vega.
- ↑ RTVE: El cantante Antonio Vega, en estado crítico.
- ↑ El Mundo: muere Antonio Vega.
Kanpo estekak
aldatu- Web-gune ofiziala.
- Antonio Vega AudioKat-en.
- Biografia eta diskoei buruzko aipamenak lafonoteca-n
- Diego Manrique musika kritikariak egindako hil oharra RTVE.es gunean
- Bere jarraitzaileen hitzak, loturak, eta Bilbon emandako kontzertuko bideoak
- Antes de haber nacido, argitaratu gabeko bere abestia
- Antonio Vega oroituz PerViVe-n.