Ireki menu nagusia

Miguel Fisac Serna (Daimiel, Ciudad Real, 1913ko irailaren 29 - Madril, 2006ko maiatzaren 12) arkitekto, hirigile eta margolaria izan zen.

Miguel Fisac
Miguel Fisac (c1950).jpg
Bizitza
Izen osoa Miguel Fisac Serna
Jaiotza Daimiel1913ko irailaren  29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2006ko maiatzaren  12a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrileko Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, margolaria eta hirigilea
Lan nabarmenak iglesia de San Pedro Mártir Itzuli
Q26997357 Itzuli
Q26997408 Itzuli
iglesia de Santa Ana y Nuestra Señora de la Esperanza Itzuli
headquarters of Secretaría General de Pesca del Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente Itzuli
Moroder Building Itzuli
Q28972132 Itzuli
Q29197284 Itzuli
Jasotako sariak
Fisacen eliza Punta Umbrian, Huelva.

1936an Opus Dei erakunde erlijiotsuan sartu zen. Horrekin erlazionaturik egon daiteke Fisacek eliza ugari diseinatzeko esleipenak jaso izana, besteak beste, Gasteizko Koroatzea auzuneko eliza.

1942an Madrilgo eskolan garatutako arkitekturako ikasketak bukatu zituen, berehala hasi zela ofizioa ezagutzen eta eraikitzen.

Fisac ezaguna egin zen batez ere haren arkitektura lanetan hormigoiaren adierazpide berriak ikertu zituelako, hala egiturako material gisa, nola akabera gisa. Adreilu mota berezi bat asmatu eta patentatu zuen ere 1951n.

1955ean Opus Dei erakundearekiko erlazioa eten egin zuen.

1994an Espainiako Arkitekturako Urrezko Domina jaso ondoren, 1997an Antonio Camuñas arkitekturako saria jaso zuen, eta 2003an Premio Nacional de Arquitectura delakoa.

BibliografiaAldatu

  • Miguel Fisac. AV Monografías aldizkaria, 101. zenbakia. Madril, 2003. [1]

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Fisac