Ireki menu nagusia

Jacques Daniel Michel Piccoli (Paris, Frantzia, 1925eko abenduaren 27a) antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea da. Zineman eta antzerkian batera jardun du; erregistro askotako antzezlea da Piccoli. Luis Buñuelekin lortu zuen ospeak Costa-Gavras, Resnais, Ferreri eta beste zuzendari famatuekin lan egiteko aukera eman zion. Juliette Grecorekin ezkondu zen. Ezkerreko militantzia zinemaren arlo guztietara hedatze aldera, film ekoizpenari ekin zion 1960 ondoko urteetan.

Michel Piccoli
Michel.Piccoli (cannes).jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1925eko abenduaren  27a (93 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Ezkontidea(k) Eléonore Hirt Itzuli  (1954 -
Juliette Gréco  (1966 -  1977)
Hezkuntza
Heziketa École alsacienne Itzuli
Cours Simon Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak zinema aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Sozialista
IMDb nm0681566

Ikuspegi eta lan horren emaitza dira, besteak beste, Bertrand Tavernierren Des enfants gâtés (1977, Apopiloak) eta Luciano Tovoliren Il generalo dell´armata morta (1983, Gudaroste hilaren jenerala), Ismail Kadare idazle albaniarraren eleberri ezagunean oinarritua. 1976an Dialogues égoïstes (Elkarrizketa berekoiak) liburua argitaratu zuen. Beste zenbait film: French can can (1955), Le Doulos (1963, Salataria), Mépris (1963, Erdeinua), La guerre est finie (1966, Gerra amaitu da), Le Fantôme de la liberté (1974, Askatasunaren mamua, Luis Buñuelena; izan ere, Piccoli izan da haren antzezle hoberenetako bat), La Grande Bouffe (1973, Betekada handia), Themroc (1973), Atlantic City (1980). 1995. urtean lan garrantzitsua egin zuen Agnès Vardaren Ehun eta bat gau lanean, zinema sinbolikoki adierazteko aukeratu baitzuen hark. Zuzendari-lanetan ere aritu da: Train de nuit (1994), Alors voilá (1997).

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Piccoli