Domingo de la Calzada

Domingo García, Santo Domingo de la Calzada izenaz ezaguna, (Viloria de Rioja, Burgos 1019Santo Domingo de la Calzada, Errioxa, 1109ko maiatzaren 12a) espainiar eremutarra izan zen. Aterpe eta galtzada bat eraiki zituen erromesentzat La Buredako basamortuan. Hortik datoz santuaren izena eta bertan eraiki zen herriarena. Jaieguna, maiatzaren 12a.

Domingo de la Calzada

Bizitza
JaiotzaViloria de Rioja1019ko maiatzaren 12a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaLeongo Erresuma
HeriotzaSanto Domingo de la Calzada1109ko maiatzaren 12a (egutegi gregorianoa) (90 urte)
Jarduerak
JarduerakAnakoreta
Santutegia
Maiatzaren 12
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Santo Domingo de la Calzada herriaren sorkuntza egozten zaio, bertan Donejakue biderako ostatu bat sortu zuelarik, herriaren nukleo bihurtu zen. Herrian izandako mirari batzuk ere egozten zaizkio, hala nola igitaiaren miraria eta oiloarena (hau santua hil ondoren).

Santuaren hilobia hiriko katedralean dago.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domingo de la Calzada  


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.