Eider Cardeñosa

karateka espainiarra

Eider Cardeñosa Etxeberria (Gasteiz, 1995eko maiatzaren 12a) arabar karateka da, shinkyokushinkai modalitatean aritzen dena. Fitness Gasteiz taldeko kidea, hainbat txapelketan aritu da. Hainbat sari garrantzitsu irabazi ditu. 2016an Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta 2017an Austriako Open-a Vienan. Gainera, hirugarrena geratu da Europako Karate Txapelketan bi urte jarraian, bai 2015ean, bai 2016an.[1]

Eider Cardeñosa
Bizitza
JaiotzaGasteiz1995eko maiatzaren 12a (28 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkarateka

Facebook: eider.cardenosaetxeberria Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Eider Cardeñosa Gasteizen jaio zen 1995ean. 2017an graduatu zen Gizarte Lanean.Txikia zenean, karatea kiroldegian egiten hasi zen, eta aldi berean euskal dantzan eta pianoa jotzen pasatzen zuen denbora eskola kanpoko jardueretan. 3 edo 4 urte egon zen kiroldegi hartan karate egiten, eta bertan lehiaketen aldetik ez zen gauza handirik egiten (elkarrizketa desberdinetan esan duenaren arabera).[1]

3 edo 4 urteak pasata, Eider DBHko 2. mailan zegoenean, gimnasioan hasi zen karate egiten institutu ondoan zuelako. Gimnasioan exijentzia mailak eta egin behar ziren ahalaeginak igo egin ziren kiroldegian egiten zuenarekin konparatuta. Une hartan, karatea zoragarriagoa iruditu zitzaion eta astiro-astiro eskolaz kanpo egiten zituen beste ekintza edo jarduerak uzten joan zen, karateari denbora gehiago eskaintzen.[1]

Gimnasio horretan exijentziak gora egin ahala, lehiaketak ere ugaritu ziren. Segituan, karateka gasteiztarra konturatu zen lehiatzea oso gustukoa zuela, eta hori nabaritu egiten da batez ere txapelketetan egiten dituen borrokaldietan. Izan ere, horretan espezializatu da azken bi urtetan. Eiderrek hauxe esan zuen:

Argi dut karatea kontaktu fisikoa eskatzen duen kirola dela eta laster erretiratuko naizela, nire osasuna zaindu nahi dut eta. Baina entrenatzen jarraituko dut oso gogoko dut eta”.[1]

Ondorioz, karatekak argi uzten du esaldi honetan lehiatzeari uzten duenean entrenatzen jarraituko duela, karatea maite duelako.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Aerobic eta step-eko monitorea da Gasteizko Udaleko gizarte-etxeetan, eta balorazio ona du.[2] Jarduera gidatuetako monitore gisa, abdominalak, cardio box-a eta body jump-a ematen ditu Fitness Gasteiz gimnasioan. Han ere entrenatzen du eta karate-irakasle gisa jarduten du.[1]

Karate Fitness Eskolan hezia;[3] kategoriatan praktikatzen du karate shinkyokushinkai.[4]

Europako Txapelketan, 2020ko Urrezko Saria lortu zuen-55 kg emakumezkoetan,[5] eta 2017ko Austriako Txapelketan (Viena).[6] Brontzea izan zen Europako Shinkyokushinkai Txapelketa seniorrean, Tbilisin, 2016anGeorgian.[7] XXXVI. Urrezkoa Espainiako Karate Txapelketa shinkyokushinkai modalitatean, 2016.[8] Brontzea Europako Karate Txapelketan (22 urtez azpikoak), Polonia, 2015.[9][10] Senior arinen zilarra, Espainiako Shinkyokushinkai Txapelketan, 2015.[11]

Palmaresa aldatu

Txapelketa Urtea Postua
Europako txapelketa, Bélgica 2020
Austriako opena 2017
Españako txapelketa 2017
Kroaziako Branko Bosnia 2016
Europako txapelketa, Georgia 2016
Españako txapelketa 2016
Kroaziako Branko Bosnia de 2015
Europako txapelketa, Polonia 2015
Españako txapelketa 2015

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2017an Espirituaren saria, Austriako Openean (Vienan) izandako jardueragatik.[6]
  • 2015. eta 2016. urteetan Kroaziako Branko Bosniaren espiritu gehien izan duen lehiakidearen saria.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f SD 2017/2018 JAGOBA VIZUETE y EIDER CARDEÑOSA (Escuela Fitness Gasteiz). (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  3. (Gaztelaniaz) eider cardeñosa | Resultados de la búsqueda | Federación Kyokushinkai España :: Shinkyokushinkai. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  4. (Gaztelaniaz) Senpai Eider Cardeñosa primera clasificada en el OPEN de AUSTRIA – 11.06.17 | Federación Kyokushinkai España :: Shinkyokushinkai. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Medalla de Oro para Eider Cardeñosa en el Europeo» Diario de Noticias de Álava 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  6. a b (Gaztelaniaz) Dxtfem. (2017-06-13). «La karateca Eider Cardeñosa logra el oro en el Open de Austria» DXTFem Alava (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  7. (Gaztelaniaz) Dxtfem. (2016-05-17). «La alavesa Eider Cardeñosa logra el bronce en el Europeo de Shinkyokushinkai» DXTFem Alava (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  8. (Gaztelaniaz) «Los anfitriones se reivindican» El Correo 2016-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  9. (Gaztelaniaz) Fernández, Kevin. (2015-12-03). «Tres medallas para el Fitness Gasteiz en el Europeo de karate Sub-22» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  10. https://www.noticiasdealava.eus/2015/12/04/deportes/otros-deportes/tres-bronces-alaveses-en-el-europeo-sub22-de-karate-de-polonia. .[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Gaztelaniaz) Dxtfem. (2015-03-10). «Diez medallas para las karatekas del Fitness en el nacional de Murcia» DXTFem Alava (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).

Kanpo estekak aldatu