Bikoizketa zinemako edo telebistako lanetan jatorrizkoak diren ahotsak ordezkatuko dituzten ahotsak grabatzean datzan prozesuari deritzo, jatorrizko hizkuntza beste batengatik aldatuz, lan horren nazioarteko banaketa errazteko. Bideo-jokoen kasuan besterik gabe ahotsa gehietzea ere izan daiteke.

Bikoizketa estudio bateko grabaketa gela eta soinu teknikariaren gela.

Zehazki, bikoizketa aktore baten jatorrizko dialogo-lerroen birgrabaketa bezala definitzen da, audio-kalitatea hobetzeko edo dialogo horren aldaketak adierazteko. Musika ere ordezkatua izan ohi da filmetan grabaketa bukatu ostean. Filmak, bideoak eta tarteka bideo-jokoak bertoko hizkuntzetan bikoiztuak dira nazioarteko merkaturako. Herrialde gehienetan zineman, telesailetan eta marrazki bizidunetan edo anime zein Manga generoetan egiten da bikoizketa.

Euskal Herrian, ETB 1 zein ETB 3 kateetan ohikoa zen euskarazko bikoizketa, batez ere filmetan eta marrazki bizidunetan, azken urteotan bikoizketa berriek behera egin badute ere.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. Iratxe Goikoetxea: SOS eukarazko bikoizketa. 2012-03-12, Sustatu.eus
  2. Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2020-03-15). «Planifikatutako abandonu baten historia» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).

Kanpo estekak aldatu