Frances Marion
Frances Marion, izen osoa Marion Benson Owens, (San Frantzisko, Kalifornia, 1888ko azaroaren 18a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1973ko maiatzaren 12a) kazetaria, idazlea eta zinema gidoigilea izan zen. XX. mendeko emakume gidoigilerik hoberenetakoa.
Frances Marion | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1888ko azaroaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1973ko maiatzaren 12a (84 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fred Thomson (1919 - 1928) George W. Hill (1930 - 1933) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, kazetaria, idazlea, zinema aktorea, aktorea, film-zuzendaria eta film screenwriter (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Francis Marion eta Frank M. Clifton |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lehen Mundu Gerran gerra kazetari gisa egin zuen lan. Los Angelesa itzulitakoan, Lois Weber Productions konpainiak (Lois Weber emakume aitzindariak eramana) kontratatu zuen gidoietan parte hartzeko.
Frances Marion izenpean gidoi andana idatzi zituen Mary Pickford zinema izarrentzat, baita 20ko zein 30eko hamarkadetako beste aktore askorentzat ere. 1930ean, The big house filmarengatik Oscar jaso zuen lehen emakumea izan zen. 1932an berriro irabazi zuen The Champ filmarengatik.
Urte askotan MGM estudioetarako lan egin bazuen ere, 1946an Hollywoodetik joan zen antzezlan eta eleberriak idazteko nahian.
Filmografia hautatuaAldatu
- The Little Princess (1917)
- Rebecca of Sunnybrook Farm (1917)
- Anne of Green Gables (1919)
- The Toll of the Sea (1922)
- Stella Dallas (1925)
- The Son of the Sheik (1926)
- Bringing Up Father (1928)
- The Wind (1928)
- Their Own Desire (1929)
- The Rogue Song (1930)
- Anna Christie (1930)
- The Big House (1930)
- Min and Bill (1930)
- The Champ (1931)
- The Secret Six (1931)
- The Prizefighter and the Lady (1933)
- Dinner at Eight (1933)
- Camille (1936)
- The Poor Little Rich Girl (1936)
LiburuakAldatu
- Minnie Flynn (1925)
- Valley People (1935)
- How to Write and Sell Film Stories (1937)
- Molly, Bless Her (1937)
- Westward The Dream (1948)
- The Powder Keg (1953)
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Frances Marion IMDb