Daniel Libeskind (Łódź, Polonia, 1946ko maiatzaren 12a) arkitekto, artista eta diseinatzaile estatubatuarra da. Bere familia judu poloniarra da. 1989an, Nina emaztearekin, "Studio Daniel Libeskind" sortu zuen.

Daniel Libeskind

Bizitza
JaiotzaŁódź1946ko maiatzaren 12a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
 Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Nina Libeskind (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEssexeko Unibersitatea
Cooper Union (en) Itzuli
The Bronx High School of Science (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, musikaria, unibertsitateko irakaslea eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Royal Academy of Arts
Mugimenduaarkitektura postmodernoa
Musika instrumentuaakordeoia

libeskind.com
TED: daniel_libeskind Edit the value on Wikidata

Besteak beste, bere eraikinen artean daude Berlingo Museo Judua, Alemanian, Denverreko arte museoa, Estatu Batuetan, Imperial War Museum North Salford Quaysen, Ingalaterran, Royal Ontario Museum, Canadan, Felix Nussbaum Haus Osnabrücken, Alemanian, Danimarkako Museo Judua, Kopenhagen eta Wohl Centre Ramat-Ganen, Israelen.

Bere lanen artean zenbait etxebizitza proiektu daude. Libeskinden lana mundu osoko erakusketa geletan agertu izan da, haien artean New Yorkeko Arte Moderno Museoan, Bauhaus artxiboan, Chicagoko Arte Institutoan eta Pariseko Pompidou Museoan.

2003ko, Otsailaren, 27an, Libeskindek, New Yorkeko World Trade Center berreraiketaren arkitektura txapelketa irabazi zuen.

Biografia aldatu

Łódźen, Polonian jaio zen 1946an, Libeskind, Dora eta Nachman Libeskinden bigarren semea zen. Bere familia judu poloniarra zen eta nazien jazarpena pairatu bazuen ere Holokaustotik bizirik atera zen.

Umea zenean, Libeskindek akordeoia jotzen ikasi zuen eta birtuoso bihurtu zen erraz, Poloniako telebistan ere agertu zen, 1953an. Geroago 1959an "Amerika-Israel" kulturako hastapen diru laguntza jaso zuen eta Itzhak Perlmanekin jo zuen. Urte berean, New Yorkera aldatu zen etorkinen ontzi batean.

New Yorken, Libeskindek bere ikasketak jarraitu zituen, bere aitak inprenta bat ireki zuen bitartean, Manhattanen. Libeskind AEBko hiritar bihurtu zen 1965ean.

1972an "Cooper Union" arkitektura eskolan graduatu zen. Beste arkitekto batzuekin elkarlanean aritu zen, besteak beste, Richard Meierekin eta Peter Eisenmanekin.

Nina Lewisekin ezkondu zen, bere eztei bidaian Frank Lloyd Wright arkitektoaren eraikinak bisitatzera joan ziren Estatu Batuetan zehar.

Momentu horretatik beste leku batzuetan bizi zen, Los Angelesen, Michiganen, Italian, Alemanian eta New Yorken, eta unibertsitate batzuetan irakasle aritu da (Yale Unibertsitatea, Pennsyvania unibertsitatea, Lüneburg unibertsitatea, Kentucky unibertsitatea).

Hiru seme-alaba ditu, Lev, Noam eta Rachel.

Lana aldatu

Berlineko Museo Judua, 1999an amaitua, bere lehen arrakasta internazionala izan zen. Gaur egun Museoa Alemanian bisita gehien jasotzen ditue museoetko bat da.

Libeskind, are famatuagoa da, New Yorkeko World Trade Center zenaren berreraiketaren arkitektura txapelketa irabazlea izateagatik. Arkitektoak berak bere lanari "Memory Foundations" (oroipen zimenduak) izenburua eman zion.

Daniel Libeskinden estudioa World Trade Centerretik hegoalderantz kokatuta dago, New Yorken. Estudioaren azkeneko lanen artean San Franciscoko Museo Judua eta Torontoko Royal Ontario Museum delakoa ditugu. Arkitektura lanaz aparte Libeskindek opera obrak sortzen ditu, adibidez Noruegako Antzerki nazionalerako "The architect" lana egin zuen 1998an, edo Saarländisches Staatstheaterrako "Tristan und Isolde" 2001ean. Gainera, berak jantziak ere diseinatzen ditu eta sarritan poesia ere idazten du (Fishing from the pavement liburuan bezala).

Eraikiak aldatu

 
Berlingo Museo Judua, 1999
 
Imperial War Museum North, 2001
 
London Metropolitan University, Londres
  • 1989-1999 Berlingo Museo Judua - Berlin, Alemania
  • 1995-1998 Felix Nussbaum Haus - Osnabrück, Alemania
  • 1997-2001 Imperial War Museum North - Manchester Handia, Erresuma Batua
  • 1998-2008 Contemporary Jewish Museum - San Frantzisko, AEB
  • 2000-2003 Studio Weil - Mallorca, Espainia
  • 2000-2006 Denver Art Museum handitzea, Frederic C. Hamilton Building - Denver, AEB
  • 2000-2006 Denver Art Museum Residences - Denver, AEB
  • 2000-2008 Mendebaldeko Erosketa eta Aisia Gunea - Berna, Suitza
  • 2001-2003 Daniar Museo Judua - Kopenhage, Danimarka
  • 2001-2004 London Metropolitan University Graduate Centre - Londres, Erresuma Batua
  • 2001-2005 Wohl Centre - Bar-Ilan Unibertsiatea, Ramat-Gan, Israel
  • 2002-2007 Michael Lee-Chin Crystal, Royal Ontario museoaren handitzea eta berritzea - Toronto, Kanada
  • 2003-2005 Tangent, Hyundai garapen korporazioaren egoitzako fatxada - Seul, Hego Korea
  • 2004-2005 Memoria e Luce, 9/11 oroitarria - Padua, Italia
  • 2004-2007 Beirazko patioa Berlingo Museoa Juduan - Berlin, Alemania
  • 2004-2008 The Ascent at Roebling's Bridge, etxebizitzak - Covington, AEB
  • 2005-2009 MGM Mirage [CityCenter, erosketa gunea eta espazio publikoa - Las Vegas, AEB

Eraikitzen aldatu

  • 2001-2009 Militärhistorisches Museum der Bundeswehr - Dresde, Alemania
  • 2002-2010 Creative Media Centre - Hong Kong, Txina
  • 2004-2009 Grand Canal plaza eta antzokia - Dublin, Irlanda
  • 2005-2010 Złota 44, etxebizitzak - Varsovia, Polonia
  • 2006-2011 Reflections at Keppel Bay, etxebizitzak - Keppel Bay, Singapur

Eraiki gabeak aldatu

  • The Spiral ("kiribila"), Victoria and Albert museoaren handitzea - Londres, Erresuma Batua

Sariak aldatu

  • Architecture at the National Arts Club urrezko domina (2007)
  • RIBA International Award, Wohl Centre eraikina, Bar-Ilan Unibertsitatean diseinatzeagatik (2006)
  • RIBA International Award, Imperial War Museum North diseinatzeagatik (2004)
  • RIBA Award, London Metropolitan University Graduate Centre diseinatzeagatik (2004)
  • The Royal Academy of Arts in London kide ohoretsua, Ingalaterran (2004)
  • Hiroshima Art Prize irabazteko lehenengo arkitektoa izan zen, bakea eta nazioarteko ulermena sustatzeko artista izanez(2001)
  • Goethe domina Goethe Institute languntzaile nabarmena izateagatik (2000)
  • Veneziako Biennale Lehengo saria Palmanova Project diseinatzeagatik (1985)

Eztabaida aldatu

Libeskindek arkitekturaren alde kreatiboa eta artistikoa aldarrikatzen du, eta era berean, bere alde irrazionala. Haren eraikinek eta egitura ezinezkoek grabitatearen legeei erronka botatzen die. Berak pentsatzen du eraikinek, praktikoak izan ez ezik, zirikatzaileak ere izan behar dutela. Arkitektura konbentzionala aspergarria eta monotonoa denez bere ustez, abentura eta mugimenduaren aldekoa dela erakusten saiatzen da bere proiektuetan.

Bestalde, kritikoek maiz deskribatzen dituzte bere lanak dekonstruktiboak direla esanez.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Libeskind