Miranda Arga
- Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».
Miranda Arga[2] ([miɾanða aɾɣa]) Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, Erriberriko merindadekoa. 878 biztanle zituen
2014. urtean, eta Iruñea hiriburutik 50 kilometro hegoaldera dago.
Miranda Arga | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Miranda Argako Vergalijo auzoko baseliza | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Arga-Aragoiko Erriberaa | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
María Teresa Iradiel Ibáñez (PSN) | ||||||||
Posta kodea |
31253 | ||||||||
INE kodea |
31171 | ||||||||
Herritarra | mirandar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 28′ 59″ N, 1° 49′ 36″ W / 42.483°N,1.8267°WKoordenatuak: 42° 28′ 59″ N, 1° 49′ 36″ W / 42.483°N,1.8267°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 60,1 km2 | ||||||||
Garaiera | 341 metro | ||||||||
Distantzia | 50 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
863 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 14,61 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,49 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 52,02 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,82 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,65 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 2,81 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 0,0 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.mirandadearga.com |
GeografiaAldatu
Herria Nafarroa Garaiko hegoaldean dago, Erriberriko merindadearen ipar-mendebaldean.
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Klimaren ezaugarriak mediterraneo kontinentalarenak dira. Aldaketa termikoa handia da, prezipitazioak urriak eta irregularrak dira urte osoan, eta iparreko ziertzo haizea da haizerik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa da; eta prezipitazioak, 450 eta 500 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 55-65 inguru izaten dira.
Jatorrizko landaredia arteek osatzen zuten arren, gizakiaren eragina dela eta, ia erabat galdu dira gaur egun. Herrigunearen inguruan, gizakiak eraldaturiko laborantza lurrak baino ez daude gaur egun.
Estazio meteorologikoaAldatu
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 343 metrora, Espainiako Nekazaritza Ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[3]
MugakideakAldatu
Miranda Argak Berbintzanarekin egiten du muga iparraldean, Tafallarekin ekialdean, Lerinekin mendebaldean, eta Faltzesekin hegoaldean. Lerin Lizarrako merindadekoa da.
AuzoakAldatu
- Vergalijo
- Miranda Arga (herrigunea)
HistoriaAldatu
Herriaren sortze data ezaguna ez den arren, eskualde osoan bezala historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira. Erromatarren garaiko zeramika arrastoak aurkitu dira Arga ibaiaren ondoan, eta uste da erromatar galtzada batek zeharkatzen zuela Miranda Argaren aitzindari izandako herria. Galtzada hura Andiondik Ebro ibaira zihoan. Erromatar Inperioaren gainbeherak herria hustu zuen, barbaroen erasoaldiek eraginda. VIII. mendetik X. mendera Miranda musulmanen lurraldeko udalerri izan zen, zehazki Banu Qasitarren dinastiaren menpekoa.
Musulmanen egonaldian zehar, lurren ureztatzerako ubide sistema berria eta gaztelua eraiki ziren. 778. urtean mirandarrek Karlomagnoren armada garaitu zuten Orreagako guduan hartu zuten parte. 780. urtean Abd ar Rahman I.ak herria suntsitu zuen, baina ondoren Eneko Arista Nafarroako erregeak Miranda berreraiki eta birpopulatu zuen. 995an herriak forua jaso zuen Antso III.a Garzeitz Nagusia erregearen eskutik. Antso III.a Nagusia erregeak Nafarroako Erresumara gehitu zuen Miranda, eta herriaren goialdean gotorleku bat eraikitzea agindu zuen. 1080an musulmanak garaitzea lortu zuten, eta ospatzeko gazteluko baseliza eta Andre Mariaren zurezko irudi bat egin zuten.
1162an Antso VI.a Jakitunak foru berriak eman zizkion: mirandarrak zerga jakin batzuen ordainketa ordaintzetik salbuetsita geratu ziren. Antso VII.a Azkarrak pribilegio eta eskubide berriak eman zizkion herriari XIII. mendea amaieran. 1198ko udaberrian, Alfontso VIII.aren gaztelar armadaren erasoa jaso zuen, baita okupaturik geratu ere Nafarroako Erresumaren 1199-1200eko inbasioan. Nafar eta gaztelar erregeek egindako posizioen elkartrukean (1201) nafar eskuetan geratu zen berriz.
EkonomiaAldatu
Miranda Arga nekazaritza herria izan da aspaldiko mendeetan. Laborantza lurrak, ureztatzekoak dira oro har, eta musulmanen garaiko aurrerapenek garapen handia eragin zuten herriko nekazaritzaren aprobetxamenduan. Barazkiak eta zerealak landatzen dira, baratxuri, piper, tomate, mahasti, olibondo eta garia, besteak beste.
DemografiaAldatu
Miranda Argako biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 95 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,84a (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Azken agintaldietan Miranda Argako alkate kargua PSN alderdiko andrazko kide batzuek okupatu dute. 2003an María Teresa Iradiel aukeratu zuten eta 2007an Rosa María Donazar Hernández. Urte horretan Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %1,35) eta 8 boto zuri izan ziren (botoen %1,22). Abstentzioa %19,69koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 319 | 4 |
UPN | 187 | 2 |
Agrupación Arga | 142 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan berriro ere PSN nagusi, eta María Teresa Iradiel alkatetzara itzuli zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 242 | 3 |
UPN | 188 | 2 |
Agrupación Arga | 152 | 2 |
Udaletxea edo Dorreen jauregiaAldatu
Udaletxea elizaren ondoan dago, herriko plaza nagusian. Eraikuntza bi zatitan banaturik dago, kanpoaldeko horma harri sendoz egina da, eta fatxada nagusia margoturik dago. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: San Benito etorbidea, 1
Miranda Argako alkateen zerrendaAldatu
2003-2007 | María Teresa Iradiel Ibáñez | PSN |
2007-2011 | Rosa María Donazar Hernández | PSN |
2011-2015 | María Teresa Iradiel Ibáñez | PSN |
AzpiegiturakAldatu
La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko, eta honako ibilbidea:
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Miranda Arga eremu ez-euskalduneko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,80k zekien euskaraz hitz egiten.
JaiakAldatu
Miranda Argako jaiak abuztuaren erdialdean ospatzen dira, Gazteluko Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, uztailean nekazaritza mundua omentzen da, jadanik ia desagertuta dauden ofizioen erakustaldiak antolatuta.
Ondasun nabarmenakAldatu
Miranda ailegatzean, erromatar oinarriko zubi gotikotik igaro beharra dago; 110 metro luze da, eta bederatzi arku ditu. Mirandak oraindik ere jatorrizko herri harresituaren itxura dauka. El Portalejo atetik sartu ostean, Erlojuaren dorrea eraikuntza mudejarra ageri da. Herrira sartzeko sarrera gehiago izan baziren ere, gaur egun ez dira kontserbatzen, baina inguruko kaleen izenean (Portala, Mendiko portalea) argi daude hor ateak izan zirela.
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza: Erdi Aroko jatorriko eraikina da. Kanpandorrea, almenadun dorre sendoa da, eliza baino gotorleku itxurakoa. Tenpluak XIII. mendeko sarrera eta portiko barrokoa mantentzen du. Elizaren barrualdean, estilo desberdinak elkartzen dira, Erdi Arokoa, pizkundetarra, erretaula barrokoak, Mirandako Ama Birjinaren zurezko irudi gotikoa, organo barrokoa, eta abar.
Mirandar ospetsuakAldatu
- Bartolome Karrantza (1503-1576), teologoa eta Toledoko artzapezpikua.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Miranda Argako Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Miranda Argari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Lerin-Tafalla errepidearen ikuspegia Miranda Arga parean Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |