John William Costerton

John William Costerton (Vernon, Britainiar Columbia, 1934ko uztailaren 21a - Kamloops, Britainiar Columbia, 2012ko maiatzaren 12a) kanadar zientzialaria izan zen, biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria.

John William Costerton
Bizitza
JaiotzaColumbia Britainiarra1934ko uztailaren 21a
HeriotzaKamloops (en) Itzuli2012ko maiatzaren 12a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Jarduerak
Jarduerakimmunologoa
Enplegatzailea(k)Drexel University (en) Itzuli
Calgaryko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Britainiar Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen, eta Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa 1960an.

1978an, Calgaryko Unibertsitatean ari zela, hankaz gora jarri zuen ordu arteko mikrobiologia, bakterioen bizitzari buruzko ikuspegi berri bat zela eta; izan ere, txahalen urdaileko bakterioek urdail-paretan itsasteko erabiltzen zuten gai likatsuaren egitura aztertzeko modua aurkitu zuten Costertonek eta haren taldekideek. Hala ohartu ziren bakterio-koloniek beren mikrohabitat propioa sortzen dutela, paretara itsasteko ere balio dien molekula-geruza babesgarri likatsu baten bidez. Egiaztatu zuten, halaber, horrela eratutako biogeruzetan bizi diren bakterioak hiltzeko, berrogeita hamar aldiz bakterizida gehiago behar dela babesgarri hori ez duten mota bereko bakterioak hiltzeko baino.

Costertonek zientziaren arlo askotako teknologiak garatzeko erabili zuen bere saioa: petrolio-produkziotik hasi, eta medikuntzako bakterioen aurkako tresnetaraino. Hainbat patente biologikoren jabe zen, eta Microbios konpainiako lehendakaria izan zen. 1984an, Haultain saria jaso zuen, eta, 1989an, Isaac Walton Killam Memorial saria.

Erreferentziak

aldatu