Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Henrike II.aren eta Katalina Mediciren hirugarren semea zen, Anjou eta Orléansgo dukea. Amaren eraginez, Polonia-Lituania mankomunitatearen errege hautatu zuten 1573an, baina berehala itzuli zen Frantziara, Karlos IX.a anaiaren lekua hartzeko (1574).

Kultura eta adimen handiko pertsona bazen ere, bere homosexualitatearen kariaz utzi zuen aginpidea bere mignon edo kuttunekoen eskuetan (Anne de Joyeuse, Épernongo dukea). Higanoten aurka borrokatu ondoren, Politikoen alderdiari jarraitu eta bakea izenpetu zuen Henrike III.a Nafarroakoarekin (Monsieur, 1576). Alabaina, Henrike I.a Guisekoak Liga Katolikoa osatu eta erregea eraman zuen bertara. Ondorioz, berriro hasi zen gerra higanoten aurka. 1580. urtean izenpetu zen beste bake bat (Néraceko bakea).

1584an, Alençongo dukea eta erregegaia hil zenean, larriagotu ziren erregetzarako arazoak eta Hiru Henrikeren Gerra hasi zen: Henrike III.a Frantziakoa erregezaleen burua zen, Henrike Guisekoa Liga Katolikoko gidari nagusia, eta Henrike III.a Nafarroakoa eta Henrike III.a Frantziakoaren koinatua, higanoten lehen buruzagia. Henrike III.a Nafarroakoak Ligako katolikoak Coutrasen menderatu ondoren (1587), Henrike Guisekoa Parisen sartu eta erregeak utzi egin behar izan zuen hiriburua (Barrikaden eguna, 1588). Henrike III.ak Henrike Guisekoa hilarazi zuen eta ondorengo hautatu zuen Henrike III.a Nafarroakoa.

Jacques Clément izeneko fraide katoliko batek hil zuen Paris hartzera zihoala, 1589. urtean.

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Karlos IX.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1574-1589
Ondorengoa
Henrike IV.a Frantziakoa


Aurrekoa
Sigismundo II.a Poloniakoa
Poloniako errege eta Lituaniako Artxidukea
1573-1575
Ondorengoa
Eztebe I.a Báthory
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike III.a Frantziakoa  
  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.