Ireki menu nagusia

Juan Cordero Castaños (Elgoibar, Gipuzkoa, 1927 - Castellóko probintzia, 2014ko maiatzaren 12a) musikagilea izan zen.

Juan Cordero
Bizitza
Izen osoa Juan Cordero Castaños
Jaiotza Elgoibar1927
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Castellóko probintzia2014ko maiatzaren  12a (86/87 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

Hamasei urte bete arte Piano, Solfeo eta Harmonia ikasketak egin zituen Donostiako kontserbatorioan, Ramon Usandizaga, Beltran Pagola eta Luis Urteaga irakasleekin. Zaragozan, Arte Ederretako ikasketak egiteaz gainera, Piano, Harmonia eta Konposizio alorreko goi-mailako ikasketak amaitu zituen. Scherchenen (Italia) Orkestra Zuzendaritza ikasi zuen, eta Jesus Guridi eta Conrado del Campo izan zituen konposizio-irakasle Madrilen. Urte askoan jardun zuen piano-irakasle, eta hainbat orkestra zuzendu zituen, Tangerkoa edo Bilbokoa esaterako. 1977tik eta 1992ra bitartean kontrapuntu, fuga eta konposizio-irakasle izan zen Bilboko kontserbatorioan. Hango zuzendari ere izan zen, bi alditan. Hainbat sari eskuratu zituen, Euskal Herrian nahiz atzerrian.

ErreferentziakAldatu