Francis Hughes

Francis Hughes, irlanderaz Proinsias Ó hÁodha (1956ko otsailaren 28a, Bellaghy, Derry konderria - 1981eko maiatzaren 12a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Francis Hughes
Hunger strike memorial.jpg
Bizitza
JaiotzaBellaghy1956ko otsailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMaze espetxea1981eko maiatzaren 12a (25 urte)
Hobiratze lekuaBellaghy
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Zerbitzu militarra
Adar militarraIrlandako Armada Errepublikazalea - Ofiziala
Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea

1970eko hamarkadaren erdialdera bera eta beste hainbat IRAkide britainiar indar armatuen aldetik Ipar Irlandako gizonik bilatuenen artean zueden. 1978ko martxoaren 17an, Maghera udalerritik hurbil, IRAkide batzuk eta SASren soldaduek izandako tiroketa batean Paratxutista Errejimenduko David Jones soldadua hilik gertatu eta beste saoldadu bat larriki zauritua izan zen. Hughes bera ezker besoan zauritua eta atxilotua izan zen. 1980ko otsailean 80 urteko espetxe zigorra jaso zuen.

1981eko Irlandako gose greban parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko martxoaren 15an gose grebari ekin zion, hain zuzen ere, lehenbiziko gosegrebalaria izan zen Bobby Sands hasi eta bi astetara. Maiatzaren 12an eta Maze espetxean, goizeko 5:43etan 25 urte zituela zendu zen, 59 egunez gose-greban egon ondoren.

Ikus gaineraAldatu