Ireki menu nagusia

Henrike I.a Guisekoa (Joinville, 1550eko abenduaren 31 - Bloisko gaztelua, 1588ko abenduaren 23a), izengoitiz sakailatua (le Balafré), Joinvilleko printzea eta Guiseko III. dukea izan zen. Frantziako Erlijio Gerretan Parisko Liga Santua alderdi ultrakatolikoaren buruzagia izan zen. Bloisko gazteluan erail zuten Henrike III.a Frantziakoaren aginduz.

Henrike I.a Guisekoa
Guise.jpg
Bizitza
Jaiotza Joinville1550eko abenduaren 31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Blois1588ko abenduaren 23a (37 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Frantzisko I.a Lorrenakoa
Ama Anna of Este
Ezkontidea(k) Catherine of Cleves Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Guise leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Gradua Generalissimo Itzuli
IMDb ch0022143

Turkiarren kontra borrokatu zen Hungarian (1565), eta ondoren higanoteen kontra Jarnac (1569ko martxoa) eta Moncontourren (1569ko urria). Saint-Germain-en-Layeko Bakea onartu gabe, Gaspard II.a Colignykoaren kontrako atentatua, huts egin zuena, eta ondoren San Bartolome gaua (1572ko abuztua) prestatu zituen. 1575ean, berak saldukeriatzat hartu zuen Monsieurko bakea izenpetu zenean, Ligako buruzagitza hartu zuen, eta Filipe II.arengana hurbildu zen, Henrike Nafarroakoa Frantziako tronuko oinordekotzat onartu gabe. Auneau eta Vimoryko garaipenak erdietsi ondoren, Parisen sartu zen, Liga bere alde zuela. Henrike III.a Frantziakoa erregeak Bloisera erakarri eta han hilarazi zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Guisekoa