Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

Gartzela 1796an eraiki zuten New Gaol izendapenean, berarengandik ehunen bat kilometrotara zegoen gartzela zaharra ordezkatzen baitzuen.

Kilmainham Gaolek paper garrantzitsua jokatu du Irlandako historian, presondegi honetan Irlandaren independentziaren aldeko altxamendu eta matxinada ezberdinetako buru asko preso sartu baizituzten. Preso hauetako asko presondegi honetan bertan exekutatu zituzten. 1798ko Irlandako matxinada, 1803, 1848ko Irlandako matxinada, 1867 eta 1916ko Pazko matxinadetako buruak presondegiko geletan amaitu zuten.

Gartzelako azken presoa Éamon de Valera izan zen eta 1924 uztailaren 16an kaleratu zuten.

Gartzela barnean ez zen sexu edo adinaren araberako banaketarik egiten, honela bada bai gizonezko bai emakumezkoek eremu berdinean elkarbizitzen ziren, era berean haurrak.

1924an behin-betirako itxi zen. 1970. hamarkadan bere egoera kaxkarra zela eta berrikuntza batzuk egin zizkioten ondoren museo bilakatuz.

Preso ospetsuakAldatu

 
Kilmainham gartzelako kanpokaldea
 
Gartzelako eraikuntzaren barne-patioa

Bertan filmatutako filmakAldatu

U2 musika taldeak 1982an "A celebration" abestiaren bideoklipa Kilmainham gartzelan filmatu zuen.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kilmainham Gaol