Clara Isabel Alegría Vides (Estelí, 1924ko maiatzaren 12aManagua, 2018ko urtarrilaren 25a) nikaraguar idazle, poeta, narratzaile, saiogile eta itzultzailea izan zen.[1] Granadako VII. Nazioarteko Poesia Jaialdia (2011) berari eskaini zioten, idazle gisa egindako ibilbidearen omenez.[2]

Claribel Alegría

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClara Isabel Alegría Vides
JaiotzaEstelí1924ko maiatzaren 12a
Herrialdea Nikaragua
 El Salvador
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaManagua2018ko urtarrilaren 25a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Darwin J. Flakoll (en) Itzuli  1995eko apirilaren 15a)
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Juan Ramón Jiménez
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kazetaria, idazlea, hizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, haur literaturaren idazlea eta prosalaria
Jasotako sariak
claribelalegria.com

Robert Graves eta beste autore ingeles batzuen poesia itzuli zuen gaztelaniara, besteak beste, Nuevas voces de Norteamérica (1983) poesia antologian. Bertan, Estatu Batuetako eskola poetiko nagusien hautapen bat aurkeztu zuen, tartean zirelarik Mark Strand poeta surrealista, poesia feminista (Susan Griffin, besteak beste) eta poesia txikanoa. Alderantziz, latinoamerikar prosaren antologia bat aurkeztu zuen Estatu Batuetan, Darwin J Flakoll senarraren laguntzaz. (New Voices of Hispanic America, 1962).[3]

Biografia

aldatu

Haurtzaroa

aldatu

1924ko maiatzaren 12an jaio zen Nikaraguan, Estelin. Aita Daniel Alegría Rodriguez (Estelí, 1891-Santa Ana, 1965eko ekainaren 6a) nikaraguar mediku bat izan zen, eta ama, Ana María Vides, El Salvadorrekoa (Santa Ana 1900 - 1982); Santa Ana katedralean ezkondu ziren, 1923ko uztailaren 29an.

Claribel sei anai-arrebetatik lehena izan zen; atzetik jaio ziren José Daniel (1925-2012), Ana María (1931-1995), Alejandro Ernesto (1936-1936), Rosa María (1937-2016) eta Mauricio Alberto (1940-2017). Claribelek salvadortartzat zeukan bere burua, haurtzaroa Santa Ana hirian, El Salvadorrko mendebaldean igaro baitzuen. Bederatzi hilabete besterik ez zituela bidali zuten hara, Estatu Batuetako marine batek tiroz eraso egin baitzion amari. Handik gutxira elkartu zitzaien aita, eta Somozaren erregimenaren etsai bihurtu zen.

Zortzi urte zituela, hogeita hamar mila nekazari eta indigena baino gehiagoren sarraskia ikusi zuen El Salvadorren.[4]

Heziera

aldatu

Lehen eta bigarren hezkuntza egin zuen «José Ingenieros» ikastetxean, Santa Anan, Ricardo Vides Siguí osabak zuzenduta. Etxean, salvadortar pertsona ospetsuak ezagutzeko aukera izan zuen, ebsteak beste Salarrué, José Vasconcelos mexikarra, (1930eko udan Claribel izena eman zion) eta Miguel Angel Asturias guatemalarra.

1943an, beka bat eskuratu zuen Estatu Batuetara ikastera joateko, Loiolako Unibertsitatean (New Orleans). Unibertsitate hartan zegoela, Juan Ramón Jiménezekin harremanetan, 1944an Washingtonera joatea erabaki zuen, haren babesera; Literaturako Nobel sariduna, Repertorio americano aldizkarian argitaratutako olerkiak ezagutzeaz gain, harrituta geratu zen bere talentu poetikoagatik.[5]

1948an, Filosofia eta Letretan graduatu zen George Washington Unibertsitatean.[6] Han ezagutu zuen Darwin J «Bud» Flakoll kazetari eta diplomazialari estatubatuarra ezagutu zuen.

Bizitza pertsonala

aldatu

Urte askoan bizi izan zen Estatu Batuetan. Han Flakollekin ezkondu zen, 1947ko abenduaren 29an, Washingtongo San Mateo elizan. Elkarrekin lau seme-alaba izan zituzten: Maya (1949), Patricia eta Karen bikiak (1950) eta Erik Daniel (1954). Amerikako eta Europako zenbait hiritan bizi izan zen familia: Mexiko, Santiago (Txile), Buenos Aires, Montevideo, Paris, Palma Mallorcakoa eta Nikaraguako zenbait hiri.

1985ean, Nikaraguara itzuli zen Claribel, Estatu Batuek Iraultza Sandinistari ezarritako eraso gerran laguntzeko.

Nikaraguako kontsul gisa Estatu Batuetan jardun zuenean, Ronald Reaganen gobernuak persona non grata izendatu zuen, Nikaraguako gobernuaren aurkako errepresalia gisa, Managuako bere enbaxadatik zenbait funtzionario bota zituelako.[7]

1988ko uztailaren 11n, Nikaraguako gobernuak Richard Melton Estatu Batuetako enbaxadorea eta Managuako enbaxadako beste kide batzuk kanporatu zituen. Gobernu sandinistak salatu zuen Estatu batuek oposizioa laguntzen ari zela.. Hurrengo egunean, Ronald Reagan presidenteak agindu zuen Carlos Tünnermann Bernheim Nikaraguako enbaxadorea Washingtondik bidaltzea, eta harekin batera New York, Miami, Houston, Los Angeles, San Francisco, Chicago eta Washington DCko kontsuletxeetako zazpi funtzionario. Estatu Batuetako enbaxadak zabalik jarraitu zuen, Ronald D. Godard behin-behineko negozioen arduradun zuelarik.[8]

Claribel Alegria 2018ko urtarrilaren 25ean hil zen, Managuan. Gorpua erraustu zutelarik, errauts batzuk hamahiru urte lehenago hil zen senarraren gorpuzkien ondoan lurperatu zituzten, Santo Domingoko mendietan, Managuako hegoaldean. Gainerakoak El Salvadorko Kultura Ministerioaren esku utzi zituen familiak.[9]

Estiloa

aldatu

Garaiko errealitatea oso aintzat hartu zuen Alegriak bere lanetan, egoera politikoarekiko konpromiso sozial argi batez. Haren poesiak demokrazia aldarrikatzen du eta zapalkuntza salatzen. Era berean, alderdi formaletik begiratuta, surrealismo berri bat garatu zuen, kale hizkera gogotsu, urratu, sutsu eta ia antiliterario batean oinarriturik.[10]

Alegriaren joera ideologiko eta literarioak 1950-1960 urteetan Erdialdeko Amerikan «Belaunaldi konprometitua» izenaz sustatu zen korronte literarioaren isla dira.[11]

Haren lanetan maitasuna, heriotza eta bizi gogo edo itxaropena aztertzen ditu.[12]

Sariak, ohoreak eta goraipamenak

aldatu

Idazle eta poeta zen aldetik, nazioarteko ospea hartu zuen. Haren lan batzuk 14 hizkuntzatara itzuli izan da, eta nazioarteko zenbait sari jaso ditu, hala nola Kubako Casa de las Américas erakundearena, 1978an, Sobrevivo liburuagatik.

  • 1964: Cenizas de Izalco eleberria, D.J. Flakollekin lankidetzan idatzia. Bartzelonako Seix Barral argitaletxearen «Biblioteca Breve» sarian finalista izan zen.
  • 1978: Casa de las Américas (Kuba) poesia saria irabazi zuen, Sobrevivo poema liburuarekin.[13]
  • 1987: Kansas Cityko (Missouri) alkateak hiriko giltzak eman zizkion.
  • 1992: El Nuevo Amanecer Cultural larunbateko gehigarriagatik (El Nuevo Diario) aitorpen diploma bat ajso zuen, D.J. Flakoll senarrarekin batera.
  • 1994: Estelíko alkateak pergamino bat eman zion, hiriko ohorezko alaba izendatuta.[14]
  • 1996: Umbriako (Italia) Civitella Ranieri Fundazioaren beka bat irabazi zuen.
  • 1997: El Salvadorko Artista eta Idazleen Batasunak plaka bat eta ohorezko diploma bat ekarri zizkioten.
  • 1998: Honoris causa doktoretza, Eastern Connecticut Unibertsitatean.
  • 1999: Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko merezimenduaren ohorezko diploma, Managuan.
  • 2000: Ohorezko merezimendua Estelin, «Mendeko herritarra».[14]
  • 2005: Honoris causa doktoretza Leongo Unibertsitatean.
  • 2004: Arteen eta Letren Ordena, Frantziako gobernua.[15]
  • 2006: Neustadt International Prize for Literature saria, Oklahoma, eta World Literature Today aldizkaria.[16]
  • 2010: Granadako Gar-Anat erromes hotelak gela bat eskaini zion Claribel Alegríaren munduari, «Carta al tiempo» izenekoa.[17]
  • 2010: Gabriela Mistral Ordena, Txileko gobernua.
  • 2010: «Ordine della Stella Della Solidarietà», Italiako gobernua.[18]
  • 2011: Omenaldia Granadako VII. Nazioarteko Poesia Jaialdian.[2]
  • 2011: Lurraren aldeko Nazioarteko Idazleen Sarearen aipamen berezia Premis Ones Mediterrània sarietan.
  • 2017: XXVI. Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofía saria, Salamancako Unibertsitateak eta Espainiako Ondare Nazionalak emana.[19] Sariak autore bizi baten lanaren multzoa aitortzen du, bere literatura balioagatik ekarpen garrantzitsu bat egiten duelako Iberoamerikako eta Espainiako kultura ondareari.

Argitalpenak

aldatu

Alegriaren lanak (poesia, eleberria eta ipuina) bere garaiko ildoei jarraitu zien, salaketa sozialaren bidetik eta giza eskubideak errebindikatuz, batzuetan hizkera antiliterario bat erabilita. Bere lanen artean zenbait eleberri historiko daude, hala nola Somoza, expediente cerrado (1993), Nikaraguako Anastasio Somoza Debayle diktadorearen bizitzaz hitz egiten duena. Liburu hori eta beste batzuk Flakoll senarrarekin batera idatzi zituen.[20]

  • 1948: Anillo de silencio (poesia), Edit. Botas, Mexiko.
  • 1951: Suite (poesia), Edit. Brigadas Líricas, Argentina.
  • 1953: Vigilias (poesia), Edit. poesia de América, Mexiko.
  • 1955: Acuario (poesia), Edit. Universitaria, Santiago, Txile.
  • 1958: Tres cuentos (cuentos infantiles), Ministerio de Cultura, El Salvador.
  • 1961: Huésped de mi tiempo (poesia), Edit. Américalee, Argentina.
  • 1965: Vía única (poesia), Edit. Alfa, Montevideo, Uruguai.
  • 1970: Aprendizaje (poesia), Edit. Universitaria, El Salvador.
  • 1977: Pagaré a cobrar (poesia), Edit. Ocnos, Bartzelona.
  • 1977: El detén (eleberri laburra), Edit. Lúmen, Bartzelona.
  • 1978: Sobrevivo (poesia), Edit. Casa de las Américas, Habana. Liburu honek Casa de las Américas saria irabazi zuen, 1978).
  • 1978: Tres poemas, Papeles de Son Armadans, Madril-Palma Mallorcakoa.
  • 1981: Suma y sigue (poema antologia), Edit. Visor, Madril.
  • 1982: Álbum familiar (eleberri laburra), Edit. Educa, Costa Rica.
  • 1982: Flowers from the Volcano (poema antologia, Carolyn Forché-ren itzulpena), Univ. of Pittsburgh Press, USA.
  • 1983: Poesia viva (poema antologia), Blackrose Press, London.
  • 1983: Karen en barque sur la mer (El Detén liburuaren frantsesezko itzulpena), Edit. Mercure de France, Paris.
  • 1983: Petit Pays (poema antologia), Edit. Femmes, Paris.
  • 1984: Familiealbum (Álbum Familiar liburuaren nederlanderazko itzulpena), Van Gennep Publishers, Herbehereak.
  • 1985: Pueblo de Dios y de Mandinga (hiru eleberri labur), Edit. Lúmen, Bartzelona.
  • 1985: Pueblo de Dios y de Mandinga (eleberri laburra), Edit. Era, Mexiko.
  • 1985: Apage Satanas (El detén liburuaren polonierazko itzulpena), Warsaw, Polonia.
  • 1986: Despierta mi bien, despierta (eleberri laburra), UCA Editores, El Salvador.
  • 1987: They Won't Take Me Alive (testigantza), The Women's Press, London.
  • 1987: Luisa en el país de la realidad (eleberria), Edit. Volvo i Climens, Mexiko.1987.
  • 1987: Luisa in Realityland (Luisa en el país de la realidad liburuaren ingelesezko itzulpena, D.J. Flakollek itzulia), Curbstone Press, Conn. La mujer del río Sumpul (poesia), Edit. del Museo Rayo, Kolonbia.
  • 1989: Y este poema-rio (poesia), Edit. Nueva Nicaragua, Managua. Woman Of The River (poesia), Univ. of Pittsburgh Press, USA.
  • 1990: Family Album (hiru eleberri labur), The Women's Press, London.
  • 1993: Fugues (poesia) Curbstone Press, USA. 'Variaciones en clave de Mí (poesia) Editorial Libertarias/Prodhufi, Madril.
  • 1994: Luisa en el país de la realidad (eleberria). Editl UNAM. Mexiko. El niño que buscaba a ayer (haur ipuinak). Edit. CIDCLI.SC. Mexiko.
  • 1996: Umbrales/Thresholds (poesia) Edit. Curbstone Press, Conn. USA. Umbrales (poesia) Edit. Visor, Madril. Clave de Mí (poema antologia) Edit. Educa, San José, Costa Rica.
  • 1997: Umbrales (poesia) Dirección de Publicaciones e Impresos, El Salvador. Luisa en el país de la realidad, UCA Editores, El Salvador.
  • 1999: Saudade (poesia) Edit. Visor. Sorrow (poesia) Curbstone Press, USA.
  • 2003: Casting off (poesia), Curbstone Press. Una vida en poemas (poema antologia), Edit. Hispamer, Nikaragua.
  • 2004: Vía única (poesia) 2.ª edición, Edit. Torremozas, Madril. Nicaragua: la Revolución Sandinista, 2. edizioa, Edit. Nama, Nikaragua. Esto soy. Antología poética Dirección de Publicaciones e Impresos, El Salvador.
  • 2005: Soltando amarras, Edit. Visor, Madril.
  • 2006: Poemas de amor, Edit. Lunes, San José, Costa Rica.
  • 2007: Mágica tribu, Edit. Berenice, Kordoba. Ars poética (antología), Edit. Leteo, Nikaragua. Mágica tribu, 2. edizioa, Índole Editores, El Salvador.
  • 2008: Pueblo de Dios y de Mandinga, Dirección de Publicaciones e Impresos, El Salvador. Mitos y delitos (poesia) Edit. Visor, Madril. Somoza, expediente cerrado. Edit. Anamá, Managua, Nikaragua.
  • 2010: Ojo de cuervo (poema antologia), Colección Pico, Mexiko, D.F. Savoir Faire (poema antologia), Festival Internacional de poesia de Granada
  • 2011: Otredad, Edit. Visor, Madril.
  • 2012: Claribel Alegría en el país de la realidad, Gimnasio Moderno, Bogotá, Kolonbia.
  • 2014: Voces, Edit. Visor, Madril.

D.J. Flakollekin lankidetzan egindako argitalpenak

aldatu
  • 1962: Nuevas Voces en America Hispanica.
  • 1966: Cenizas de Izalco (eleberria).
  • 1980: La encrucijada salvadoreña (entsegua).
  • 1982: NICARAGUA: la revolución sandinista (historia-testigantza).
  • 1982: Cien poemas de Robert Graves (poema antologia).
  • 1983: Nuevas voces de Norteamérica (poema antologia elebiduna).
  • 1983: No me agarran viva (testigantza).
  • 1987: They Won’t Take Me Alive, The Women’s Press, England.
  • 1984: Para romper el silencio (testigantza).
  • 1989: Ashes of Izalco (eleberria).
  • 1990: On the Front Line (poema antologia, D.J. Flakollek itzulia).
  • 1992: Fuga de Canto Grande, (testigantza).
  • 1993: Somoza, expediente cerrado (historia).
  • 1996: Death of Somoza (testigantza).
  • 1996: Tunnel to Canto Grande (testigantza).

Itzulpenak D.J. Flakollekin lankidetzan

aldatu
  • 1967: The Cyclone (Miguel Ángel Asturiasen eleberria).
  • 1969: El hereje (Morris Westen antzerki lana bertsotan).
  • 1969: Unstill Life (Mario Benedettik argitaratutako poesia latinoamerikarraren antologia).
  • 1985: Viva Sandino (Carlos Fonsecaren saiakera).
  • 1989: Nuestra pequeña región de por aquí: Política de seguridad de los Estados Unido (Noam Chomskyren saiakera).
  • 1989: La sonrisa del jaguar (Salman Rushdieren saiakuntza).

Filmografia

aldatu
  • Cortázar: Apuntes para un documental; zuzendaria: Eduardo Montes Bradley. Argentina, 2001. Testigantza.[21]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Muere Claribel Alegría, la única mujer centroamericana en ganar el premio Reina Sofía de poesía» BBC News (web.archive.org) 2018-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. a b (Gaztelaniaz) «VII Festival, 2011 | Festival internacional de Poesía de Granada (Nicaragua)» web.archive.org 2011-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  3. (Ingelesez) Alegría, Claribel; Flakoll, Darwin J.. (1962). New Voices of Hispanic America: An Anthology. Beacon Press OCLC .1383307 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) Levantamiento campesino en El Salvador de 1932. .
  5. (Gaztelaniaz) Belli, Gioconda. (2018). Rebeliones y revelaciones. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-8417065386. OCLC .1039019273.
  6. (Gaztelaniaz) «Claribel Alegría: biografía y obra - AlohaCriticón» web.archive.org 2023-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  7. (Gaztelaniaz) Zambudio, Josefa Fernández. (2021-01-01). «Clamor de Gaia: violencia, ecología y mito en Claribel Alegría» Revista humanidades 11 (1): e45067–e45067.  doi:10.15517/h.v11i1.45067. ISSN 2215-3934. (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  8. (Gaztelaniaz) Tünnermann Bernheim, Carlos. (2016). Memorias de un ciudadano. Managua: Hispamer ISBN 978-9996432446. OCLC .994295676.
  9. (Gaztelaniaz) «Parte de cenizas de poetisa Claribel Alegría serán enviadas a El Salvador - Diario El Mundo» web.archive.org 2023-12-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  10. (Gaztelaniaz) El Poder de la Palabra. (2023-11-21). «Claribel Alegría» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  11. (Ingelesez) «About Claribel Alegría | Academy of American Poets» web.archive.org 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  12. (Gaztelaniaz) «Claribel Alegría: biografía y obra - AlohaCriticón» web.archive.org 2023-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  13. (Gaztelaniaz) «Claribel Alegría» web.archive.org 2011-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  14. a b (Gaztelaniaz) «Homenaje a Claribel: Biografía de Claribel Alegría» Revista Carátula (web.archive.org) 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  15. Orden de las Artes y las letras. .
  16. (Gaztelaniaz) El Poder de la Palabra. (2023-11-20). «Premio Neustadt» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  17. «Habitaciones Dobles en Planta Superior Carta al Tiempo Hotel Gar Anat Boutique» web.archive.org 2022-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  18. (Italieraz) «Le Onorificenze - Ordine della Stella della Solidarietà Italiana» web.archive.org 2023-10-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  19. (Gaztelaniaz) «Claribel Alegría - Premio Reina Sofía de Poesía Iberoamericana» web.archive.org 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  20. (Gaztelaniaz) Alegría, Claribel; Flakoll, Darwin J.. (1993). Somoza: expediente cerrado : la historia de un ajusticiamiento. Latino Editores OCLC .807383601 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  21. «Cortázar: Apuntes para un documental (2002) - IMDb» web.archive.org 2022-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu