Erich von Stroheim
Erich von Stroheim (Viena, Austria, 1885eko irailaren 22a - Maurepas, Frantzia, 1957ko maiatzaren 12a) Estatu Batuetako aktorea eta zinema-zuzendaria izan zen, jatorriz austriarra.
Erich von Stroheim | |
---|---|
(1920) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Erich Oswald Stroheim |
Jaiotza | Viena, 1885eko irailaren 22a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Ameriketako Estatu Batuak (1926 - |
Lehen hizkuntza | alemana ingelesa |
Heriotza | Maurepas eta Paris, 1957ko maiatzaren 12a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Maurepas |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valerie Germonprez (en) (1919 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema aktorea eta zinema ekoizlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | film mutua |
|
Biografia
aldatuIkasketa militarrak egin zituen, baina 1909an gudarostetik alde egin, eta Estatu Batuetara erbesteratu zen. Lanbide askotan jardun zuen, 1914an Hollywooden lanean hasi zen arte. Aurreneko lanak Griffithekin egin zituen, aktore eta laguntzaile gisa, The Birth of a Nation (1915), Intolerance eta Hearts of the World (1918) filmetan. Militar gogor eta higuingarriaren antzezpenak maite zituen; bere bizitzan ere desertorea izanagatik, goi-mailako militarraren eta aitoren semearen itxurak egin zituen. Naturalismoaren eragina izan zuen, eta pertsonaia bihurri eta bortitzak zituen gustuko. Zinema mutuaren garaian egin zituen ia bere film guztiak, errealistak oso, xehetasunez beteak, sexua gordin agertzen zutenak; maisulanak guztiak, nahiz eta ekoizleek moztu, laburtu eta zenbaitetan filma bukatzen ere utzi ez zioten.
Stroheimen filmek eragin handia izan dute zinemaren historian. Film ahostun bakarra zuzendu zuen, Walking Down Broadway (1933). Zuzendaritza utzi, eta antzezle-lanetan eman zituen azken urteak, Frantzian bizileku harturik; antzezpen gogoangarriak egin zituen, batik-bat Renoirren La Grande Illusion (1937) eta Wilderren Sunset Boulevard (1950) filmetan. Beste filmak: Blind Husbands (1918, "Senar itsuak"); Foolish Wives (1921, "Emazte txoriburuak"); Greed (1923, "Zekenkeria"), bere lan bikainena; The Wedding March (1927, "Ezkontza-martxa"); The Merry Widow (1925, "Alargun zoriontsua"); Queen Kelly (1928, "Kelly erregina").
Filmografia (zuzendaria)
aldatu- 1919:Blind Husbands
- 1920: The Devil's Passkey
- 1922: Foolish Wives
- 1923: Merry-Go-Round
- 1923-25: Greed
- 1925: The Merry Widow
- 1926-28: The Wedding March
- 1928: The Honeymoon
- 1928: Queen Kelly
- 1929: The Great Gabbo
- 1932-33: Hello, Sister!
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.