Patricia Urquiola

arkitekto espainiarra

Patricia Urquiola Hidalgo (Oviedo, Espainia, 1961eko maiatzaren 12a) diseinatzailea da.[1][2] Gaur egun Milanen bizi da. Euskal herritar familiakoa da, aita gasteiztarra baitzen. Ikasketak Madrileko Unibertsitate Politeknikoko arkitektura fakultatean hasi zituen. Hala ere, hauek Milanen amaitu zituen, eta 1989. urtean graduatu zen. Bere doktoretza-tesia Achille Castiglioni arkitekto ospetsuak gainbegiratu zuen.

Patricia Urquiola
Bizitza
JaiotzaOviedo1961eko apirilaren 22a (63 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMilan
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
italiera
Irakaslea(k)Achille Castiglioni
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, arkitektoa eta artista
Lantokia(k)Milan
Jasotako sariak
patriciaurquiola.com
IMDB: nm7768158 Edit the value on Wikidata

Garai hartan, Espainia ez zen Europako Ekonomia Erkidegoko partaidea. Ondorioz, Madrilen ikasitako lau urteetatik bakarra baliozkotu zioten, Milaneko Unibertsitate Politeknikoan. Ondoren Achille Castiglioniren lanekiko interesa piztu zitzaion Urquiolari, momentu hartan, Castiglioni Milaneko Unibertsitate Politeknikoko katedratikoa baitzen. Castiglionik tesian laguntzeaz gain, edozerekin ez zela konformatu behar irakatsi zion Urquiolari. Bere intuizioari kasu egin behar ziola eta beti haratuago begiratu behar zuela aholkatu zion.

Bere ikasketak amaitu ostean, Maddalena De Padova eta Vico Magistretti diseinatzaile eta arkitekto ezagunak ezagutzeko aukera izan zuen.[3] Hauekin hiru urtez (1990- 1993) lan egiteko aukera izan zuen, beraien firmako produktu-garapeneko departamentu- buru bezala. Esperientzia honetan, material ezberdinekin eta fabrikazio-munduarekin trebatzeaz gain, 'Flower' aulkia garatu zuen, baita 'Loom' eta ‘Chaise Longue' sofak ere. Hauek izan ziren bere lehenengo lan garrantzitsu eta aitorpenezkoak.

De Padova eta Magistretti diseinatzaileekin lanean aritu ondoren, 1993. urtean enpresari moduan hasi zen. Beste diseinatzaile batzuekin batera, arkitektura eta barruko dekorazioko estudio bat zabaldu zuen. Etapa berri honetan 1996. urtera arte egon zen. Urte horretan ere bere zerbitzuak eskaini zizkion sortze-taldearen koordinatzaile gisa Lissoni and Assocciates konpainiari, Piero Lissoni diseinatzailearen jabetzako enpresari, hain zuzen ere.

2001. urtean, pausu handia eman zuen bere karreran, eta bere estudio propioa zabaldu zuen Milanen. Harrezkero, proiektu integralak burutzeko aukera izan du, bere bi pasioak, diseinua eta arkitektura islatu eta bateratu dituelarik. Gaur egun, Alessi, B&B, Moroso, Padova, Kartell, Artelano eta Driade enpresak bere bezeroen artean daude, eta hauentzako diseinu garaikideko sinbolo bihurtu diren altzariak diseinatzeaz gain, beraien saltze-puntuen irudiak eta marketina ere garatzen ditu.

Gainera, bere lanari dedikatutako esposizio eta aktibitate akademiko ugaritan hartu du parte, Espainia, Holanda, Danimarka, Finlandia, Estatu Batuak eta Italian, besteak beste. Diseinuaren nazioarteko komunitatearen esker ona jaso izan du.

Diseinua eta obrak

aldatu

Patricia Urquiolak bere lanaren fruituak jaso ditu azken hamarkadan. Bere egitekoa pausatua izan bada ere, ziur eta gogoz hartu du. Horri esker lortu du bere sormen-lana honelakoa izatea: freskoa, berritzailea, unibertsala, xarmagarria, xehetasunez betea, klasikoa, abangoardista, femeninoa eta multikulturala. Bere ibilbide profesionalak eragin handiko espainiar diseinatzaile eta arkitekto bilakatu du.

Bere izaera ausart, sofistikatu eta zorrotza ezinbestekoak izan dira industri-diseinu munduan bere izena arrakastatsu bilakatzeko. Izan ere, Patricia Urquiolak bere lana, eklektikoa, era askotakoa eta desberdina dela esaten du. Ez da estilo edo tendentzia partikular batean oinarritzen, erreferentzia kultural ezberdinetan baizik. Hau da, egituren portaeran eta teknika artistikoetan oinarritzen da bere lana. Gainera, toki edo parajeen oroimenak eta bere bizitzako gertakizunak erreferente hartzen ditu. Objektu sinple eta normaletan eta txikitatik ezaguna duen artisau-teknikan inspiratzen da. Aspektu guzti hauek kontuan izanik, objektuak adimenetik jaiotzen direla nabarmentzen du Patriciak.

Diseinatzailea, batik bat, barne-diseinuan aritzen da, eta beste batzuen artean, mahaiak, oheak, sofak, lanparak… lantzen ditu. Hauen kolore, forma, material eta fabrikazio-teknikak, ‘arkitektoaren nazionalitate espainiarraren ezaugarriak eta ukituak’ dituzte. Altzari hauek, diseinatzaileak duen adimen eta gaitasunetik jaiotzen dira. Bezeroen beharrei aurrea hartzen die, bai alderdi funtzionalean, bai produktuen estetikan ere. Horrela, bere emaitzak, hots, diseinatutako produktuak, eremu jakinetara eta ugarietara egokitzen dira. Ondorioz, funtzionaltasuna, originaltasuna eta praktikotasuna nagusitzen dira bere diseinuetan.

Produktu hauek zenbait artisau-teknika propioen erabilera eta teknologia berrien aplikazioagatik bereizten dira. Materialari dagokionez, kautxua, telak eta polipropilenoak erabiltzen ditu nagusiki.

Berak diseinatutako produktuen artean, "Rift" bildumako besaulkiak daude. Hauek diseinatzeko, Afrikako haran bateko geografia izan zuen inspirazio-iturri diseinatzaileak. Eta bere kolore distiratsu eta bertan aurkitzen ziren plaka tektonikoen formengatik nabarmentzen dira.

Beste diseinu esanguratsuenetariko bat,"Canasta" bilduma, B&B firmarako zuzendua izan da. Bilduma hau askotariko eserlekuez osaturik dago, forma zirkular eta linealak dituzte. Koloreak lisoak dira, bereziki, kolore zuri eta beltzean aurki daitezke. Aluminiozko egituraz osatuak daude, eta erosotasun handia bermatzen dute.

Gainera, dekorazio-alorrean, kanpoalderako diseinuak ere egin ditu Patricia Urquiolak. Horien artean, Tropicalia beso-euskarria duen eserlekua da arrakastatsuenetariko bat. 2008. urtean diseinatu zuen Moroso ekoizle italiarrerako, bere eserleku-bildumaren barruan. Diseinu hori, altzairu herdoilgaitzeko eta material termoplastikozko hari bidezko trentzadun estruktura batean datza. Produktu hau alaia bezain dotorea da, eta kolore ugari du.

Diseinatzaile honen dekorazio-produktuekin jarraituz, beste zenbait produktu esanguratsu ere landu du, eta horiek New Yorkeko Arte Modernoaren museoan ikusgai daude. Horien artean famatuenak ondoko hauek dira:

  • Sofá Lowland
  • Contenedor One
  • Sofá Loom
  • Silla Flower
  • Sofá Tufty-Time
  • Antibodi
  • Laboral Centro de Arte, harrera eta denda (Gijón)

Sariak

aldatu

Diseinatzaile honek sari asko jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar. Horietariko batzuk aipatuko ditugu:

  • 2003. urtean, Elle Deco International Design Awards taldekoek ‘Urteko diseinatzaile’ izendatu zuten. Urte berean, ‘Best System’ saria lortu zuen Cologneko ferian (Alemania), eta baita ‘Good Design Awards Chicago Athenaeum’ saria ere.
  • 2005ean, Wallpaper aldizkariak ‘Urteko diseinatzaile’ berriro izendatu zuen, altzarien kategorian. Urte bereko abenduan ‘La Nueva España’ egunkariak urrezko domina eman zion, arte ederretako merezimendu bezala.
  • 2008. urtean, beste bi errekonozimendu jaso zituen. Batetik, ‘Elle Deco International Design Awars’ saria, eta bestetik, Pariseko ‘Altzari erakusketa’-n ‘urteko diseinatzaile’ saria.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu