Justus von Liebig
Justus Freiherr von Liebig baroia (Darmstadt, 1803ko maiatzaren 12a - Munich, 1873ko apirilaren 18a) kimikari alemana, kimika organikoaren kontzeptuaren sortzailetzat hartu izan zen.[1]
Biografia
aldatuVon Liebigen bokazio profesionala nerabezarotik dator; Gymnasiumetik (bigarren hezkuntzako institutua) bota zuten aitaren negoziotik lortutako erreaktibodun lehergai bat lehertzeagatik. Geroago, Heppenheimen farmazialari-ikastuna izan zen.
Von Liebigek Bonneko unibertsitatean ikasi zuen Karl Wilhelm Gottlob Kastnerrekin, eta Kastnerrekin jarraitu zuen Erlangengo unibertsitatean bertan doktoratzeko (1822). Ondoren, Hessengo gobernuaren beka bat jaso zuen Parisen ikasteko. Alexander von Humboldten eraginari esker, Louis Joseph Gay-Lussacen laborategi pribatuan lan egin ahal izan zuen.
1824an, irakasle izan zen Giessengo unibertsitatean. Copley Domina irabazi zuen 1840an, eta baroi titulua jaso zuen 1845an. Municheko Unibertsitatean ere irakatsi zuen (1852-1873). 1865ean haragi-aterakineko "Liebeg konpainia" (Liebig Extract of Meat Company) sortu zuen Uruguaien, non haragi-aterakinak prestatzeko bere asmakizun bateko prozedura erabiltzen zuen.
Liebigek analisi organikoa hobetu zuen, eta konturatu zen landareak elikatzen direla nitrogenoari eta karbono dioxidoari esker mikrobio batzuen laguntzarekin. Prozesu honetan lurreko mineralek ere parte hartzen dutela erreparatu zuen.
Bere lorpen garrantzitsuenetako bat nitrogenoan oinarritutako ongarria asmatu zuela da. Minimoaren legea ere formulatu zuen, gaur egungo laborantzako ongarrien erabileran oraindik eragina duena. Lehenengotarikoa izan zen laborategiari antolaketa modernoa eman ziona. "Liebeg kondentsadorea" sortu zuen, bere lanerako diseinatu zuen lurrun-kondentsadore gailua. Friedrich Wöhler kimikari alemanarekin batera, azido urikoa eta almendra mikatzen olioari buruzko ikerkuntza garrantzitsuak egin zituen.
Giessengo unibertsitatea ofizialki Justus-Liebig-Universität-Giessen du izena bere omenez.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justus von Liebig |