WannaCry zibererasoa 2017ko maiatzaren 12an WannaCry izeneko ransomware programa mota baten bidez burututako zibereraso erraldoi bat izan zen[1]. Horretarako mundu osoko ehundaka milaka ordenagailuetan ezarria dagoen Microsoft Windows sistema eraginkorra erasotu, haietan zeuden datuak enkriptatu eta berreskuratzearen truk ordengailu horien erabiltzaileei $200 – $1200 arteko kopuruak eskatu zitzaizkien. Europolek ordurarteko ziberaso handiena izan zela aipatu zuen[2].

WannaCry zibererasoa
Datuak
Data2017ko maiatzaren 12a
LekuaMundu osoa
Eraso motaZibererasoa
GertakariaRansomware fitxategi enkriptatua, $200 – $1200 arteko kopuruak eskatuz
JardunbideaEternalBlue exploita
DoublePulsar atzeko atea
Eraginak200.000 biktima eta 230.000 ordenagailutik gora infektatuak

Erasoa 2017ko maiatzaren 12an hasi arren, hainbat estatuetako gobernuek nahiz Interpolek erasoa hurrengo egunetan berriz ere errepikatu zitekeela ohartu zuten. Data zehatz horretan bakarrik, 150 herrialde inguruko 230.000 ordenagailutik gora infektatu zituen. Erasoaren ondorio eta kalte larrienak Errusia, Ukrania, India eta Taiwanek jasan zituzten, baina Erresuma Batuko National Health Service, Espainiako Telefonica, AEBeatko FedEx, Alemaniako Deutsche Bahn eta Txileko LATAM Airlines Group enpresak ere jomuga izan ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu