Gabriel Fauré

Gabriel Fauré (Pamiers, Frantzia, 1845eko maiatzaren 12a - Paris, Frantzia, 1924ko azaroaren 4a) frantses musikagilea izan zen.

Gabriel Fauré
Gabriel Fauré Paul Nadar 1905.JPG
(1905)
LogoCNSMDP.svg
Parisko Kontserbatorioako zuzendari

1905 - 1920
La Madeleine elizako kapera-maisu

1876ko apirila -
Bizitza
Izen osoaGabriel Urbain Fauré
JaiotzaPamiers1845eko maiatzaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1924ko azaroaren 4a (79 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Marie Fauré (en) Itzuli  (1883 -
Bikotekidea(k)Emma Bardac (en) Itzuli
Marguerite Hasselmans (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNiedermeyer school in Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Camille Saint-Saëns
Gustave Lefèvre (en) Itzuli
Ikaslea(k)Maurice Ravel
Charles Koechlin
George Enescu
Nadia Boulanger
Émile Vuillermoz (en) Itzuli
Louis Aubert (en) Itzuli
Gretchen Osgood Warren
Lucien Garban (en) Itzuli
Raoul Laparra (en) Itzuli
Émile Jaques-Dalcroze
Alfredo Casella
Emil Frey (en) Itzuli
Lili Boulanger
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista, musikologoa, musika-irakaslea, piano-jotzailea, kapera-maisua, unibertsitateko irakaslea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa  (1892 -  1920)
Lan nabarmenakRequiem
Élégie (en) Itzuli
Piano Quintet No. 2 (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakCamille Saint-Saëns
Mugimenduaerromantizismoa
impressionism in music (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
erromantizismoa
musika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra

IMDB: nm0269214 Allocine: 37053 Allmovie: p89446 IBDB: 89222
Spotify: 2gClsBep1tt1rv1CN210SO iTunes: 11626 Last fm: Gabriel+Fauré Musicbrainz: fa19a8b6-e7f4-40d4-af15-7a7c41ac7d8f Songkick: 475652 Discogs: 497542 IMSLP: Category:Fauré,_Gabriel Allmusic: mn0000654108 Find a Grave: 5726 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Niedermeyer eta Saint-Saënsen ikasle izan ondoren, kapera-maisu (1877) eta organo-jotzailea (1896) izan zen Madeleine elizan.

Kontserbatorioko irakasle eta zuzendari izan zen (1905-1920). Bere ikasle izan ziren, besteak beste, Maurice Ravel, N. Boulanger, G. Enesco, F. Schmitt, Ch. Koechlin eta R. Ducasse.

1903az geroztik, gorreriak jota, bizitza latza izan zuen. Hezkuntzaz klasikoa eta tradizionalista zen, eta kantu gregorianoaren moduak erabili zituen harmoniaren esparrua zabaltzeko. Organo-jotzailea izan arren ez zuen organorako konposatu, baina melodian, pianorako eta ganbera-musikan gailendu zen.

Debussyrekin eta Ravelekin aldera daiteke bere obren edertasunagatik eta sakontasunagatik. Bera izan zen, Frantziako musikarien artean, antzinako Greziako eskalak estilo modernoan erabili zituen lehena. Prométhée (1900) eta Pénélope (1913) operak idatzi zituen, musika sinfonikoa, ganberakoa, pianorako 50 lan inguru (barkarola, nokturno eta impromptusak), eta Requiem bikain bat.

Frantziatik kanpora ez zuen entzute handirik izan aski berandu arte, baina gaur egun Frantziako musikagilerik handienen artean daukate.

ErreferentziakAldatu