Roger Planchon
Roger Planchon (Saint-Chamond, Frantzia, 1931ko irailaren 12a - ib., 2009ko maiatzaren 12a) frantses antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea izan zen.
Roger Planchon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Chamond, 1931ko irailaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 2009ko maiatzaren 12a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Roger Planchon (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Suzette Guillaud (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, antzerki zuzendaria, aktorea, film-zuzendaria, antzerkigilea, autorea eta errealizadorea |
|
Biografia
aldatu1953an Lyonen Komediaren Antzokia sortu aurretik, hainbat antzerki-lan egin zituen amateur gisa (Shakespeare, Calderón). Antzoki horretan, lan klasikoak (Heinrich von Kleist, Christopher Marlowe) eta gaur egungoak (Bertolt Brecht, Arthur Adamov, Eugène Ionesco) egin zituen.
Bide bikoitz hori etengabea da Planchonen obran: Jean Vilarren ildotik, Planchonen asmoa zen ikusle-kopurua handitzeaz gainera edukia ere berritzea. 1958an, Villeurbanneko La Cité antzokiko zuzendari izendatu zuten, eta lan handiak erakutsi zituen, ikusmolde kritikotik betiere (Molièreren Tartuffe).
Gaur egungo errepertorioak ere erakartzen badu ere, Frantziako historia izan da bere lanen gai nagusia: Louis enfant roi (1993, Luis haur errege). 1972an, Théâtre National Populaire antzokiko zuzendari izendatu zuten.
Planchonen antzezlan nagusiak La Remise (1964), Le Cochon noir (1972) eta Le Radeau de la Méduse (1995) dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.