Emilia Pardo Bazán (Coruña, 1851ko irailaren 16a - Madril, 1921eko maiatzaren 12a) idazle, saiogile eta kazetari galiziarra izan zen. Familia noble batean jaio zen.

Emilia Pardo Bazán

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmilia Antonia Socorro Josefa Amalia Vicenta Eufemia Pardo Bazán y de la Rúa-Figueroa
JaiotzaCoruña1851ko irailaren 16a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1921eko maiatzaren 12a (69 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Church of La Concepción (en) Itzuli
Familia
AitaJosé Pardo Bazán
Ezkontidea(k)José Quiroga y Pérez de Deza (en) Itzuli  (1868ko uztailaren 10a -  1912ko azaroaren 12a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, kazetaria, salonnièrea, idazlea, poeta, editorea eta gastronomist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaReal Academia Galega
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra

Musicbrainz: af879c7e-63a0-4d57-8b28-4e202a710d73 Discogs: 5353308 Find a Grave: 7611817 Edit the value on Wikidata

Naturalismo eta Errealismoaren mugimenduaren kidea izan zen. Egile erabat emankorra izan zen, kontuan hartuta 41 eleberri, 580 ipuin baino gehiago, ehundaka saio eta 7 drama eta 2 sukalde-liburu idatzi zituela, Los pazos de Ulloa lana guztien artean nabarmenetarikoa izanda. Feminismoaren inguruko bere planteamenduak plazaratu zituen, bere garaian oso jarrera aurrerakoia azalduz. Azpimarratu behar da Galiziako bi figura nagusietakoak emakumeak izatea ere bai, Rosalía de Castro eta bera hain zuzen ere.

Bere ekimen eta beste batzuenari esker, Real Academia Galega fundatu zuten 1906an, galiziera arautzeko eta bultzatzeko asmoaz. Hala ere, bere lan guztiak gaztelaniaz egin zituen.[1]

Emakumeen hezkuntza-eskubideen sustatzailea izan zen.[2]

Pazo de Meirás. Idazlearen bizilekua urte askotan.
« "Ezin zaio, hertsiki, emakumearen egungo hezkuntzari heziketa deitu, otzantze baizik, zeren obedientzia, pasibotasuna eta menekotasuna proposatzen baitira azken finean".[3] »

Biografia

aldatu

Emilia Pardo Bazán 1851ko irailaren 16an jaio zen A Coruñan. Jose Pardon Bazán eta Amalia de la Rúa Figueroa y Somozaren alaba bakarra izan zen. Irakaskuntza arretatsua jaso zuen.Txikitatik irakurle amorratua izan zen. Bederatzi urterekin bere lehenengo bertsoak konposatu zituen eta 15 urterekin “Un matrimonio del siglo XIX” deituriko bere lehen ipuina argitaratu zuen.[4]

1979an bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, “Pascual López”. Pedro Antonio de Alarcón eta Juan Valeraren irakurketak eragina izan zuten bere idazteko eran. “Un viaje de novios(1981)” eta “La tribuna(1882)”ekin naturalismoaren bidea hartu zuen.2 “Un viaje de novios” eleberrian Frantziara egindako bidai batean izan zituen pasadizoak kontatzen ditu. Eleberri horren hitzaurrean agerian geratzen da zer esan nahi duen naturalismoa Pardo Bazanentzat. Horrez gain, 1882 eta 1883 urteetan zehar naturalismoari buruzko artikulu sorta bat argitaratu zuen eta horrela korronte hau Espainia osoan ezagutzera eman zuen.[4]

Bere saiakeren artean azpimarratzekoak dira La revolución y la novela en Rusia (1887), Polémicas y estudios literarios (1892) eta La literatura francesa moderna (1910)[5]

Bere estilo naturalista erabat islatuta geratu zen “Los pazos de Ulloa(1886-1887)” bere lan nabarmenean. Bertan Galiziako landa eremuaren eta aristokraziaren dekadentzia irudikatzen du. Insolación (1889) eta Morriña (1889) ere bere estetika eta ideologia naturalistaren barruan sar daitezke.[5]

1890ko hamarkadan, berriz, idealismoa eta sinbolismoa jorratu zituen, naturalismoa alde batera utziz. Eboluzio hori bere hurrengo lanetan agerian geratu zen: Una cristiana (1890), Cuentos escogidos (1891), Doña Milagros (1894), La quimera (1895), Memorias de un solterón (1896) Cuentos sacro-profanos (1899), La sirena negra (1908) eta Dulce dueño (1911), besteak beste.[6]

Estiloa eta pentsaera

aldatu

Eskola Frantzesean Jean de la Fontaine edo Jean Racine bezalako autore klasikoak ezagutu zituen. Beraien testuetan iraultza Frantziarraren baloreak ikasi zituen: Askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna. Balore hauek influentzia handia izan zuten bere lanean eta bizitza ikusteko eran. Frantziar literatura erreferentzia handia izan zen berarentzat.[7]

Aurrerago, Europan zehar egindako bidaietan errealismo eta naturalismo korronte literarioak ezagutu zituen. Azken korronte honek errealitatea era zuzenean eta filtrorik gabe irudikatzen du, batez ere klase baxuen bizitza. Literatur estilo honek egoera gogorrenak irudikatzeko eta klase baxuek pairatzen zuten bidegabekeria sozialak salatzeko aukera ematen zuen.[7] Pardo Bazanek estilo hau erabiliko du hainbat eleberrietan.

Eleberriak idazteko garaian, Emiliak estilo kultua eta lagunartekoa menperatzen ditu eta erabiltzen ditu era errealista, zehatz eta sinesgarri batean. Hizkera kultua ulergarria da eta estilo poetikotik hurbil dago. Hizkera kolokialak errealitatea modu objektiboan irudikatzen laguntzen du. Bigarren hizkera hau erabilita, idazleak hizkera herrikoaren ezagutza handia duela demostratzen du. Pertsonaien deskribapen fisikoetan esanahiez beteriko kalifikatzaileak erabiltzen ditu, irakurketa erraztuz.[8]

Pardo Bazanek naturalismoari eta bere ordezkari esanguratsuenari(Emile Zola) buruzko artikulu sorta idatzi zuen. Artikulu hauek “La cuestión palpitante (1883)” lanean bildu ziren. Lan honek hautsak harrotu zituen espainiar gizartearen garai horietako balore katoliko eta kontserbadoreekin talka egiten zuelako. Idazlea beste idazle eta intelektualengandik oso kritikatua izan zen, baina berak ez zuen bere ideiez arnegatu.[7]

Bere idazkietan emakumearen burujabetza defendatu zuen. Emakumearen eskubidea ikastera, erabakitzera eta gizon baten menpe ez egotera defendatzen zuen. Bera bere bizitza pertsonalean bere ideien eredu izan zen. Hainbat ipuin eta eleberrietan indarkeria matxistaren gaia jorratu zuen.[7]

Lorpenak

aldatu

Maila soziala, kultural zein politikoan nabarmendu zen. Madrileko Ateneoko literatura ataleko lehen emakume presidentea izan zen eta 1916 urtean Unibertsitate zentralak hizkuntz neolatindarretan katedraduna izendatu zuen.[4]

Pardo Bazanek ez zuen inoiz lortu “Real Academia de la Lengua”ko kidea izendatua izatea. Garai horietan akademiako kideek emakumeen bazterketa defendatzen jarraitzen zuten.[7]

Bibliografia

aldatu

Narratiba

aldatu
  • Pascual López (1879).
  • Un viaje de novios (1881).
  • La tribuna (1882).
  • El Cisne de Vilamorta (1885)
  • La dama joven (1885)
  • Los pazos de Ulloa (1886-1887).
  • La madre naturaleza (1887).
  • Cuentos de mi tierra (1888).
  • Una cristiana (1890).
  • La prueba (1890).
  • La piedra angular (1891).
  • Cuentos escogidos (1891).
  • Cuentos de Marineda (1892).
  • Cuentos sacroprofanos (1899).
  • La quimera (1905).
  • Dulce sueño (1911).

Saio eta kritika

aldatu
  • Estudio crítico de las obras del padre Feijoo (1876).
  • La cuestión palpitante (1883).
  • La revolución y la novela en Rusia (1887).
  • Nuevo Teatro Crítico (1891-1892).
  • Polémicas y estudios literarios (1892).
  • Los poetas épicos cristianos (1895).
  • Lecciones de literatura (1906)
  • La literatura francesa moderna (1910).
  • La cocina española antigua (1913).
  • Porvenir de la literatura después de la guerra (1917).

Bidaia liburuak

aldatu
  • Al pie de la torre Eiffel (1889)
  • Por Francia y por Alemania (1889)
  • Por la España pintoresca (1895)
  • Por la Europa católica (1905).

Biografiak

aldatu
  • San Francisco de Asís, 1882.
  • Hernán Cortés, 1914.

Lírica

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Enparantza, Jose Luis, Alvarez. (2014-05-10). Horretaz. Elkarlanean, S.L. ISBN 978-84-9027-263-3. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  2. «Emilia Pardo Bazani buruzko saioa dinamizatuko du gaur Letizia Martinez-Alcocerrek» etakitto.eus 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  3. (Gaztelaniaz) Acosta, Eva. (2007). Emilia Pardo Bazán: la luz en la batalla. Lumen ISBN 978-84-264-1635-3. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Biografía de Emilia Pardo Bazán - Emilia Pardo Bazán» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  5. a b «Biografia de Emilia Pardo Bazán» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  6. (Gaztelaniaz) Ortiz, Juan; Ortiz, Juan. (2019-09-23). «Emilia Pardo Bazán, la escritora más importante del siglo XIX en España.» Actualidad Literatura (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «Emilia Pardo-Bazán, autora inagotable e icono feminista» La Vanguardia 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Estilo emilia pardo bazán - Ensayos - 1341 Palabras» Buenas Tareas (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu