Ireki menu nagusia

Sichuan (四川 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 485.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 87.250.000 biztanle bizi ziren bertan.

Sichuan (四川)
Sìchuān Shěng
四川省
провинция Сычуань
 Txinako Herri Errepublika
Larix potaninii trees Huluhai.jpg
Administrazioa
Estatua  Txina
ISO 3166-2 CN-SC
Hiriburua Chengdu
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 30° N, 103° E / 30°N,103°E / 30; 103Koordenatuak: 30° N, 103° E / 30°N,103°E / 30; 103
China Sichuan.svg
Azalera 485,000 km²
Mugakideak Chongqing, Tibeteko eskualde autonomoa, Gansu, Yunnan, Qinghai, Guizhou eta Shaanxi
Punturik altuena Mount Gongga Itzuli
Demografia
Biztanleria 87.250.000 bizt. (2007)
Dentsitatea 180 bizt/km²
Informazio gehigarria
Gobernadorea Jiang Jufeng
Etniak Han %95
Yi %2,6
Tibetar %1,5
Ordu eremua UTC+08:00
www.sichuan.gov.cn

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Sichuan probintziaren mugakideak honakoak dira: Qinghai probintzia ipar-mendebaldean, Gansu probintzia iparraldean, Shaanxi probintzia ipar-ekialdean, Chongqing udaltasuna ekialdean, Guizhou probintzia hego-ekialdean, Yunnan probintzia hegoldean, eta Tibeteko lurralde autonomoa mendebaldean.

Probintziako hiriburua eta hiririk handiena Chengdu da.

Geografia eta klimaAldatu

Sichuan probintzia gehiena izen bereko arroan dago, mendebaldean Himalaia dago, Qingling mendiak oparraldean, eta Yunnango gune menditsuak hegoaldean. Yangtze ibaiak probintzia erditik zeharkatzen du, bidean gune menditsuan haran sakonak zizelkatuz. Mugimendu tektonikoek Txinako failarik handiena sortu zuten Sichuanen Longmen Shan faila. Faila honetan 2008ko lurrikararen epizentroa kokatu zen.

Klima nahiko aldakorra da. Sichuango arroak (Chengdu barne), probintziaren ekialdean, montzoiak baldintzaturiko klima azpitropikala dauka. Udak luzeak eta epel eta maiz sargoriak izaten dira. Neguak beste aldetik hodeitsuak eta hotzak izaten dira, nahiz eta urtaro hontan prezipitazioak oso urriak diren.

Probintziaren mendebaldeko klimak, mendialdeko klimaren ezaugarriak ditu, negu oso hotz eta uda epelekin. Hegoaldean, Panzhihua barne, uda eguzkitsu, eta klima azpitropikala nagusi da, neguan gutxitan egiten du elurra botatzeko beste hotz.

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «2008ko Sichuango lurrikara»

2008ko maiatzaren 12an, 8,0 graduko lurrikara batek, probintzia osoan kalte handiak eragin zituen, eta 70.000 pertsona inguruk bizia galdu zuten.

Banaketa administratiboaAldatu

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Garzê (Tibetarra) 甘孜藏族自治州 Gānzī Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
2 Ngawa (Tibetar eta Qiang) 阿坝藏族羌族自治州 Ābà Zàngzú Qiāngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
3 Mianyang 绵阳市 Miányáng Shì Prefektura mailako hiria
4 Guangyuan 广元市 Gǔangyúan Shì Prefektura mailako hiria
5 Nanchong 南充市 Prefektura mailako hiria
6 Bazhong 巴中市 Bāzhōng Shì Prefektura mailako hiria
7 Dazhou 达州市 Dázhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Ya'an 雅安市 Yǎ'ān Shì Prefektura mailako hiria
9 Chengdu 成都市 Chéngdū Shì Azpiprobintzia hiria
10 Deyang 德阳市 Déyáng Shì Prefektura mailako hiria
11 Suining 遂宁市 Sùiníng Shì Prefektura mailako hiria
12 Guang'an 广安市 Guǎng'ān Shì Prefektura mailako hiria
13 Meishan 眉山市 Méishān Shì Prefektura mailako hiria
14 Ziyang 资阳市 Zīyáng Shì Prefektura mailako hiria
15 Leshan 乐山市 Lèshān Shì Prefektura mailako hiria
16 Neijiang 内江市 Nèijiāng Shì Prefektura mailako hiria
17 Zigong 自贡市 Zìgòng Shì Prefektura mailako hiria
18 Yibin 宜宾市 Yíbīn Shì Prefektura mailako hiria
19 Luzhou 泸州市 Lúzhōu Shì Prefektura mailako hiria
20 Liangshan (Yi) 凉山彝族自治州 Liángshān Yízú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
21 Panzhihua 攀枝花市 Pānzhīhūa Shì Prefektura mailako hiria

PolitikaAldatu

Sichuan probintziako gobernadorea Jiang Jufeng da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Liu Qibao da.

GarraioaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sichuan  


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.