Ordizia Rugby Elkartea
Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Ordizia udalerriko errugbi taldea da. Ohorezko mailan ari da jokatzen. Aurrez Fernando Trevijano zelaian jokatu ohi zuen, halere gaur egun Altamira estadioan jokatzen du.
Izen osoa | AMPO Ordizia Rugby Elkartea | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria |
Ordizia, Goierri![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1973 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Altamira estadioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ohorezko mailan | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.ordiziarugby.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen, eta urte guzti hauetan zehar Ordizia eta Goierri eskualdeko kirol munduari estuki lotua egon da.
Jada sorreratik Goierriko gazteak talde honetako ekitaldi ugaritan parte hartu dute, gainera errugbi talde honek Ordizia udalerriaren izena hainbat herrialde ezberdinetan barna ezagutzera eman du: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales... bai eta Espainiar Estatuko lurralde eta erkidegoetan ezberdinetan ere.
Idiazabal udalerrian egoitza duen AMPO enpresa bere babeslea bilakatu zenetik, taldeak AMPO Ordizia Rugby izena darama.
2005an Ohorezko mailara igotzeko balentria lortu eta handik aurrera gorunzko bilakaera etengabea izan du.
Jada 2010-2011 denboraldian errebelazio taldea izan zen. Azkenik, denboraldi hartako txapeldunordea bihurtu zelarik. Gertakari hauk taldearentzat sekulako lorpena izan zen, gutxigatik txapelduna ez izateaz gain, Club de Rugby La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera gelditu baitzen.
Hurrengo urteetan maila bikaina lortu zuen eta besteak beste 2012 eta 2013an Errege Kopako txapeldun izan zen.
UniformeaAldatu
|
|
|
|
PalmaresaAldatu
1973an sortutako taldeak 2005ean lehenbiziko aldiz lortu zuen ohorezko mailara igotzea.
- Ohorezko maila
- Txapeldunordea: 2011
- Txapeldunordea: 2012
- Errege Kopa
- Txapelduna: 2012, 2013
- Espainiako Errugbi Superkopa
- Finalista: 2011, 2012
- Ohorezko B maila:
- Txapelduna (1): 2005
Azken denboraldiakAldatu
Espainiako Ohorezko mailako txapelketaAldatu
Denboraldia | Talde kopurua | Sailkapena | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2005-2006 | 10 | 7.a | 36 puntu | 18 | 8 | 0 | 10 |
2006-2007 | 10 | 7.a | 36 puntu | 18 | 8 | 0 | 10 |
2007-2008 | 10 | 6.a | 39 puntu | 18 | 8 | 0 | 10 |
2008-2009 | 10 | 6.a | 36 puntu | 18 | 6 | 2 | 10 |
2009-2010 | 10 | 6.a | 43 puntu | 18 | 9 | 1 | 8 |
2010-2011 | 10 | 2.a | 67 puntu | 18 | 13 | 0 | 5 |
2011-2012 | 10 | 2.a | 65 puntu | 18 | 13 | 1 | 4 |
2012-2013 | 12 | 5.a | 65 puntu | 22 | 12 | 2 | 8 |
2013-2014 | 12 | 6.a | 60 puntu | 22 | 12 | 0 | 10 |
2014-2015 | 12 | 7.a | 45 puntu | 22 | 9 | 0 | 13 |
2015-2016 | 12 | 9.a | 40 puntu | 22 | 6 | 0 | 16 |
2016-2017 | 12 | 7.a | 51 puntu | 22 | 10 | 0 | 12 |
2017-2018 | 12 | 5.a | 72 puntu | 22 | 13 | 1 | 8 |
2018-2019 | 12 | 4.a, final 1/2 | 63 puntu | 22 | 12 | 2 | 8 |
2019-2020 | 12 | 4.a, - | 55 puntu | 17 | 11 | 1 | 5 |
- 2019-2020 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz Liga 17. jardunaldia jokatu ondoren eten zen.
B taldeaAldatu
Gizonezkoen B taldea ere badu, Euskal Ligan ari dena. Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2010-11 | Lehenengo Nazionala | ? |
2011-12 | Lehenengo Nazionala | ? |
2012-13 | Lehenengo Nazionala | ? |
2013-14 | Euskal Maila (A multzoa) | 2.a |
2014-15 | Euskal Maila (A multzoa) | 1.a |
2015-16 | Euskal Maila (1. maila) | 3.a |
2016-17 | Euskal Maila (1. maila) | 4.a |
2017-18 | Euskal Maila (1. maila) | 2.a |
2018-19 | Euskal Maila (1. maila) | 3.a |
Emakumezkoen taldeaAldatu
Liga | Euskal Maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2018-19 | ez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.ordiziarugby.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ordizia Rugby Elkartearen emakumezkoen taldea Euskal Lehen Mailan ari da jokatzen. 2018-19 denboraldian ez dut taldea osatzerik izan. 2019an Landarbaso Rugby Taldea proiektua eratu zuen Atlético San Sebastian, Hernani eta Txingudiko taldeekin batera.
Azken urteakAldatu
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2016-17 | Euskal Maila | 3.a |
2017-18 | Euskal Maila | 8.a |
2018-19 | - | - |
2019-20 | Euskal Maila | 8.a (Landarbaso) |
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Ordizia Rugby Elkartearen webgunea (Gaztelaniaz)