Charles Bordes
Charles Bordes (Rochecorbon, 1863ko maiatzaren 12a - Toulon, 1909ko azaroaren 8a) frantziar musikagilea izan zen. César Francken ikaslea, kapera-maisua izan zen Saint-Gervaisen. Chanteurs de Saint-Gervais elkartearen sortzailea, XV., XVI. eta XVII. mendeetako polifonia-musika berpizten lagundu zuen. Alexandre Guilmant eta Vincent d'Indyrekin batera, Schola Cantorum sorreran izan zuen parte (1894). Archives de la tradition basque, l´Anthologie des maîtres religieux primitifs, Chansonniers du XVI siècle eta 18 mèlodies pour chant et piano eman zituen argitara.
Charles Bordes | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Vouvray, 1863ko maiatzaren 12a | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | Toulon, 1909ko azaroaren 8a (46 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) |
Antoine François Marmontel César Franck | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, organista, abesbatza-zuzendaria eta musika-irakaslea | ||
Genero artistikoa | musika klasikoa | ||
Musika instrumentua | organoa |
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.