Adelina García Casillas
Adelina García Casillas 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan aktibista zen eta 19 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]
Adelina García Casillas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hoyocasero, 1920 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1939ko abuztuaren 5a (18/19 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Erresistentziaren kidea |
Kidetza | Gazteria Sozialista Bateratuak |
Biografia
aldatuAdelina Hoyocasero, Ávilako probintzian jaio zen eta Guardia Zibil baten alaba zen. 1937 urtearen hasieran JSUko militante egin zen eta Julia Conesaren laguna izan zen. Hamahiru Arrosen artean mulato bezala ezagutzen da, bere azala ilun eta ezpain lodiengatik.
Etxera gutun bat bidali zioten galdeketa bat egin nahi ziotela esanez, eta bera boluntarioki joan zen, baina ez zen itzuli. Hala, 1939ko maiatzean Las Ventas emakumeen kartzelan sartu zuten eta bertan postari bezala lan egin zuen. Urte bereko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan.[5] Bere hilarrian bere izena "Avelina" bezala agertzen da, ziurrenik akats kaligrafiko bat dena[6].
Memoria
aldatuUrtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak
2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historiaraliari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[8].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Madrilgo frankismoaren biktimen zerrenda. Memoria y Libertad-en
- ↑ NÚÑEZ DÍAZ-BALART, Mirta eta ROJAS FRIEND, Antonio (1997): Consejo de Guerra. Los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Compañía Literaria, Madrid. ISBN 9788482130590. (Dialnet)
- ↑ Fusilados por el franquismo en el Cementerio del Este de Madrid
- ↑ «Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid: Memorial Madrid. Represión franquista y lucha por la libertad»] Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid] . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
- ↑ «En Zona Feminista: LAS TRECE ROSAS» En Zona Feminista (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- ↑ Montero, Tomás. (2009-08-11). «Quiénes eran: ADELINA GARCÍA CASILLAS (05-08-1939)» Quiénes eran (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
- ↑ Madrid homenajea a las Trece Rosas en el 74 aniversario de su ejecución.
- ↑ Listado de personas ejecutadas durante la posguerra (1939-1944) en la ciudad de Madrid(Internet Archiven artxibatua)